3 egun

Hiru eguntto eskaini Arantzazun eta hirurak hartu ere nik. Natura bereberean, berehorretantxe duen gunera jo dut, ohi dudanez, bertan natural bizi asmoz.

Egun bakoitzak dozena bana, gutxigorabehera, poz ta atseden eskaini dit, eta baita hartu ere nik: goiz goizeko zozoxka, oskilaso, bela ta belatxingetatik abiatuta, hor izan dut aurrez aurre, dozenerdi metrora, okil pintaduna ere, tiii-tiii ta tiii

Rachmaninoff eta Grechaninoff

Gure mutikotako bi errusiar musikagile gogokoak. Arantzazuko koruan abesten nueneko urte haietakoak, noski. Eta geroagokoak, koruak iraun zuen artekoak. Basilikako dorre harri puntadunak banan-banan, ondo koadratuz eraikitzen zihoazeneko urte haietan, urte santu jubileoduna tarteko, izan genuen urterik 80 meza nagusi pasatxo abestu genuenekorik. Tartean, 7-8 bider Alexander Grechaninoffen (1864-1956) Missa festiva, Kredo eta guzti. Dotorea meza. Nolako swinga zeraman kredoko uniono sinkopatuak! 1937an atera zuen hau Parisen, baina begira ondo datu honi: 73 urte zituen. Eta Parisen jaso zuen arrakasta gozatzen zebilela, Missa oecumenica atera zuen bertatik, New Yorken estrainekoz emango zena, lurralde askotako doinu eta erritmoak trentzatuz. Ordurako, 10 urte lehen, gure Donibane Loitzunen landu zuen bere 4.sinfonia bikaina. Errusiar doinu ta soinuen xaloa ta freskura berekin ditu meza honek: bereziki akordatzen dut kontraltook abesten genuen