3 egun

Hiru eguntto eskaini Arantzazun eta hirurak hartu ere nik. Natura bereberean, berehorretantxe duen gunera jo dut, ohi dudanez, bertan natural bizi asmoz.

Egun bakoitzak dozena bana, gutxigorabehera, poz ta atseden eskaini dit, eta baita hartu ere nik: goiz goizeko zozoxka, oskilaso, bela ta belatxingetatik abiatuta, hor izan dut aurrez aurre, dozenerdi metrora, okil pintaduna ere, tiii-tiii ta tiii

2 thoughts on “3 egun

  1. Okil pintaduna??? zeini deitzen diozu? edo txuri beltzari zagozkio besteipe? handi, ertain, txiki, beltz edo berdeari? terminologia berezia deukezu demontre!
    Zorte edarra zeurea panoramika horreaz, alatare gero seguro nago eltxoen aurkako Ukenduak darabilzkizuela, bare, arratoi ta sugeen erruki gabe…nere aitak gaur baserritarren eguneko ferian egin duen erosketa bezalakoxea, matamoskitosa!!!
    Mendiak eman dizkit nerire gaurkoan poztasunak ; honddoa, gibelurdina, urritxa, saltxa ta azpibizarra, zelai luzeko zezenak 2 makilez uxatzearen poza barne!!Masustak ere heldu dira ta badator santutegian hainbeste maite duzuen basarana ere…
    Jakin ezazu txori txikiak ezkontz eztei osteko migrazioan murgilduta dabizela gurean: paparrurdina, lezkari karratxina, lezkaria, benarriza, txioa, usapala…Hegoaldera, asko Afrikara dijoazte negua pasatzera,udazken koloreen poztasunarekin batera.
    Eutsi basajaunkeriei ta duzuen infraestruktura aprobetxatuz natur ikastaroak antolatu ta berri eman (azalduko naiz) ta animalientzako hileta elizkizunak depaso, zerura dijoazeta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude