Ezin lainean

Lainean ezin gara inoiz egon: laginak denak, proportzio guztiak geureak zirenean, aspaldi batean, orduantxe juxtu. Beti peatu zaigu aldamenean laineztuenetakoren bat.

Zenbateko laginak atera ote dituzte, laina geundeneko laingo adostasuna puskatu ta triskatuz, lege guztiak propio ahazturik, lege onenen sukalde ta etxea, Leginetxe baserria eraitsi, erorrarazi, lurreratu, bota, ipurditik suntsitu dutenean.

Ez zen erraza izan eraiketa; bai, ordea, eraisketa. Hilabetetakoa, eraiketa jasoa; egun askotxo, gehiegi, urte pare bateko lana, eraiki ta eraiki, teilatua ematea eta erramu-afarikoa ospatzea. Aldiz, ordupare batekoa, minutu xorta extukoa, eraisketa

Belarren mirariak

Ohituta gaude sendabelarren erremedio baliosak goresten. Nik mudabelarrarena goraipa nahi dut beste behin. Ez dut neronek hartu, ez. Zain-belarra edo plantain-belarra deitzen bazaio ere, ezpata-belarra ere deitu diote hostoluxeari, eta erremedio belar preziatuak dira denak ere; ni areago, erdierditik tentetente jasotzen duen txorijanetako isets luzexkarekin nabil, mudabelarra deitzen diogunarekin. Gero eta eskasago ikusten da: ez dakit horren erruz nozi ohi duten txoriek kio-gaitz luzeagoa, erialdi tematiagoa eta mutualdi ozenagoa. Lastimosoa da, benetan, txori

Habemus porrum!

Sarri esan da, sermoi askok baino areago balio duela portaera on sano ta bakeosoak. Hala iritzi izan diogu Arantzazuko anaidian ere: gure ermano baserritarrak, nahiz gure baserriko ermanoek, eguneroko biziera apalean egiten dute sermoigintzarik egokiena. Oraintxe bi aste pasatxo, sustotxoa aurrena, poza eta barrealgara ondoren… halaxe aurkitu ziren, i

Paseotxoan

Ermanoa ta biok, patxadan (ez patxarana ahaztuta, basaran helduen mira begibanatan baikenuen), izadia bere zabaleroan gozatuz, Arantzazuko errepide bazterretik mendi magal eta magal-ahur kolore ajatuenekikoak seinalatuz, AveMaria deitzen diogun bihurgunera iristear goaz, beheraka, kontenplazio barean, hitz poxika, poesia punttu naturalak hitz mantxo geldotua baitakarkigu

5 zauriak

Asisko Frantziskoren 5 zaurien eguna ospatzen dugu fraileok gaur. Alverna mendian jasota, bi urte luzez soinean eraman zituen, soineko bost larrosok, harik eta bere osasun exkaxtua, berrogei ta gutxi urtetan ahitua, bi eskuak loturik, ahizpa herioak betiko tolesta zion artio.

Egunak nakar oroipen aspaldikoak astintzera: egun honek abiatzen baitzigun gure ikastaro luzea. Hala Arantzazun 1953-56 hiru urte gaxte haietan; berdin, Foruko 56-58 bietan ere; Zarautzko nobiziadua aparte genuenez, kaskoa pelaturik eta abitu luze lakarra jantzita pasa nintzen 15 urtetatik hamaseikora; bertako

Bata santuago

Felipe Neri santua maitagarria iruditu zait, aspalditik hala, eta areago Oratorioa ekarriko zuen antzespen-ospakizuna asmatu, landu eta bideratu zuenetik. Musikaren historian mugarrietako bat ipini nuen berarengan. Baina, oso bestelako pasadizo batek nakar gaur nire mendiko etxolan behatokitxora.

Izan ere, Felipe Neri santuak eta Pio V aitasantu kanonizatuak -hau askoz beranduago, noski-, izan zuten gordinaldirik, izan zutenez: aitasantua bere ekintzetan eta erabakietan lauhankan ta trotean sartzen baitzen eta nork eman aurre eta bekozkoa erakutsiko?

Herejea sutan erreta ez baita herejiarik erretzen; liburuak zientoka plazan ta jendaurrean pilaka ta metaka erre arren, ez baitira ideiak ketan desagertzen; judutarrak auzogune guztiz itxietan bilduarazi arren, ez baitziren bertatik kristaututa ateratzen, agian bai sututa; prostitutak hiritik botatzearekin, ez baitzen bezeroen bertuterik bermatzen

Kronika koment-ari-ala

Kanpoan, kalean ez esate arren, bati ta besteari entzunez bildutako notiziatxoberriak dituzu hauek, atzoko AmaBirjin egunari kolorea damaiotenak, edo kolore bakarregia ez ikustarazteko, pinttar soinua ipintzen diotenak.

– 40 lagun pasatxo ataraittuk kanpora, Muillaren sermoiari aldegitteko; antigualeko jaixetako korukuen pare, hi

Ermanoa pozik

Arantzazuko egun handiaren bezperan gaude. Bezperak berekin dituen gurari pozezkoak bezala, beldur punttua duten zalantzak ere gurekin ditugu. Nola ote datorke eguna? Zer jende moeta inguratuko ote zaigu gaur eta bihar? Kronika egin bainoago, gure anaiarteko pena guztien artean, gure ermano baserritarrak duela hilabete inguru, erdi idatzita ekarri zidan notatxo bat aukeratu dut gaur arratsaldean, hementxe, mendiko behatoki berexian ipintzeko. Berak erdi-idatzia eta niri belarrira esana, -hika egiten dit, noski- txukuntzen saiatu natzaizu. Niri malko pare bat aurpegian behera labain sentiarazi zidan… Esan gabe doa, bat natorrela bere esanarekin eta barneko sentimentuekin. Hau da gizapuska, hau…!

Neu bila joan ez nakion arren, pozaren jabe aurkitu nauk. Edo hobeto esanda: poza zebilkiat nire jabe eginda. Bai, hola hobeto zagok: horrela gehixeago gustatzen zaidak. Geu jabe bainoago aukeran, pozarekiko gu geu bitarteko eta bitartekariago baikaituk. Neu neure kabuz propio bila ibili ere gabe, bera etorri egin zaidak ordea, etorri bera! Eta, esateko moduan nagok, -ez zakiat lotsatzen hasiko natzaiken-, sarri sari ere gertatu izan zaidala poz hau. Eta beti beti, -ohartua nagok horretaz- behar ninduenari edo gertuan nahi nautenei, naizena, naizenean, eman natzaienean, orduantxe egin izan didala bixita. Fina duk gero, poz hau! Apala, beti apala! Ez dik