Jariolario

Begien aurrean diat, bost urte pasa zaizkion arren, haize zurrunbilo baldar zirimolatsuak gerrigerritik traskaildu eta erauzi ziguan gure leihoen peko trokarte amildegiko lizar trinko urtetsua: galarren sobernatsua gertatu zian arrats haretan, eta baita kolpeko bihurrittu zital batean, metro ta erdiko gerribuelta zuen lizar zindoa irauli ere. Penak iraun ziguan, amildegiko triskantza tristearen aurrean ta bixtan.

Begien aurreraxeagoan diat pagobikoitz bulartsua ere: alde banatara zabaltzen zizkiguan bere bi besoen giharre muzkertu bettebettean jantzi haiek. Haize saskar zakartuak beso libreena ta jantziena amildu ziguan Arantzazuko santutegi aurreko ahur berdez mozkortuan. Ezkerreko besoa gelditu zitzaioan lerden: bi metro luzeko zauria printz mindutan, zurgihar malkotan gaiztotu zitzaioan, usteldu ez usteldu, euri-haize-eguzki ta lainoen mendean lotsati, memeldu ez memeldu, hantxe

6 thoughts on “Jariolario

  1. Bake eta on Joxeri. Bake eta on Arantzazun jarraitzen duzuenoi! Datozenak datozela etsipenak ez gaitzala harrapa! Jainkoaren izpirituaren esperientzia bizi dugunok badakigu (soma dezakegu esan beharko nuke, apal)Bera gurekin dela. Askoren erreferentzia zarete Arantzazuko fraideak eta baita Joxe ere. Jainkoaren izpirituaz blai egiten erakutsi diguzue bizitza bera eredu izanda (ez arrazionalki hainbat lege, dogma eta mandamentu barneraraziz). Eskerrak ba Pello eta Joxe! Eutsi goiari eta aurrera beti berria den izpirituaren bultzadaz!! Bake eta on!

  2. Bake ta on!
    Lizar nahiz pago, bat erortzea beti da tamalgarri ta penagarria.Lurrean sustraiak (sendo ta tinkoak) ondo finkatuak eduki arren, beti gerta liteke bertan bera erortzea edota norbaitek gaiztoki ta maltzurki botatzea.

    Zorionez, zuhaitzaren itzalaz gozatu dutenek (dugunok) maiz oroituko dute bere altzo goxoa eta bere baitan hartutako atsedena.
    Zorionez, baso eder bat gelditzen da, nahiz eta zuhaitz bat gutxiago izan! Gelditzen direnak ez dezaten beren sustraiak lurretik atera Madrilgo, Erromako, Donostiko edo edonongo haize bolada bortitzarei euts diezaiote.

    Eutsi gogor eta animo.Bake ta on zuei ere!

  3. Bake ta on Joxeri. Zer zaigun gertatzen ez dut konprenitzen ahal. Nafarroan, Albako dukeak igorritako tropek badute bi buru. Bat Nafarroako Populuaren batasuna deritza eta bestea Roucoren mutila, zein ari den ez pago eta ez lizar diren landareak sartzen, Toledo aldetik eta Hegoameriketatik espres ekarritako zugaitz motak. Kolonizazioaren azken helburuak betetzera etorriak?
    Euts diezaigoun, atxik zutik Nafarroa.

  4. Bake ta on Arantzazuri eta Joxeri, bereziki. Haize indartsuak, ekaitzak, trumoiak, euri eta elurrak… Arantzazuk (arantzatsuk) badu horien berri. Eguraldiaren berri ematen duenak ere ondorengo egunak, hilabeteak… nolakoak datozkeen iragartzeko Tenporek zer dioten begiratu eta … ea zer datorren! Erne behar duen landarearen hazia ere haizeak noraino eraman lezakeen ezin jakin! Arantzazun eta Arantzazutik ereindako hazia, Espiritua, noraino irits litekeen ezin jakin. Baina landareek ere mutegitik atera eta hazteko lekua zabal eta irekia eskatzen duten bezala… Espiritu askeak emango ditu fruituak. Enarak berriz ere etorriko dituk, Joxe, eta bidean elkarrekin gozatu eta sufrituko diagu zuhaitzez,euriaz,eguzkiaz biziaz… Landare arantzatsutik sortzen diren basaran garratzak beharrezkoak ditiagu patxaran ona egiteko ere.

  5. Izan badituk txikitan lo eragiten gintuzten sermoietatik urrunduta, gezurra dirudikeen arren ideia berberak erabiliz, eguneroko patu latzari lotu zaizkionak. Apoita gorrian bizi direnen alde agertzen ohi direnak, bake (eta on) bidean abiatu direnen aldamenean jartzen ohi direnak,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude