Hegoaren pregoi?

Gaur baietz azaldu txingurri hegatsdunak!
– Zer esan nahi duzu horrekin?
Ba, hoixe besterik ez: baietz agertu!

Hortan utzi gaitu gosarittikikoan gure ermano baserritarrak. Isildu horretaz, bizkotxo goxo bat ere bagenuen aurrean, gure langileetako baten urtebetetzea izanik eta

Eihar-mezarenak

Ez dira txantxetako kontuak, ez. Baina, esan behar da bertatik, alderdi eta puntu ederrik ere baduela. Garai batekoa da, egia. Ez da gaur goizekoa.

Iparraldean erabili zuten eihar-meza, nahiz eta hemen gure artean ere izango zuen bere izenik. Han eihar erran ohi dutena, guk ihar, ihartzearen ondoriotakoa adierazi ohi dugu.

Ihar-meza Pierre Lhandek bildu zuen han iparraldean eta baita gurean Azkue jakintsu handiak ere Euskalerriaren Yakintzan. Lhandek zioskun

Burua bai sano

Gosarittikian, eztulik ere bazebilen tartean eta,
– Zer? Hik ere enplastoren bat behar al dek?

Izan ere, baditugu ermano jakintsu ta trebe samarrak belar erremdioak prestatzen eta horrela: atzo i

Eihar meza

Egokitzen zaigu koruko eguneroko Elizaren otoitzetan, goizeko gorespenetan ez bada, arratseko bezperetan, euskal arnas eta odoleko gorazarre ederrik. Horietako bat dugu Felix Garitano apaizak doinu egokiz jantzi zuena, euskal olerkari hainbaten artean, –Juan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga tartean– eiho eta igurtzi leunez landu zutena:

Zintzilik gerokoak

Gure ermano baserritarrak, baditu usadio oso bereak; baditu, baitere, ezustea bainoago halako mira galderaz luzaturiko bat sortzen dizutenak. Nonatx adibidetarako mostratxo xumea: bazoaz bere koartora eta, ohea alde batean, armarioxka eta mahai koxkorraren aurrean apal soil antza, liburu pixke batzu han daudela, hor ikusten dituzu esegita pardelxka tamaina ezberdinetakoak

Leprakontuak

** Leprakontuak genituen gaur mezetan. Goizeko irratiko sermoia gustatu zaionik izan da, eta eskatu ere bai, faborez, blogean ipintzeko, eskertuko didala… eta halaxe, eskerronaren estimazioa dudanez, hemen duzue, inork laket bailukean…

… Gaurko talde lepradun kutsatua berezi antza suertatzen zaigu: juduen artean ezin zen sartu samariarrik. Ez garbi puruen artean behinikbehin: lepradun kutsatuen artean, ordea, hemen da bat, beharrak ezinean batu dituen seinale. Bai kaleko bizitzatik ta bai jauretxekotik erabat uxatuak eta apartatuak zituzten, pagano kutsatutzat, samariar haiek: auzo apartekoetan bizi behar zuten derrior, kutsuaren pixu latz zikin garbitu beharrekoa ekiditeko. Marjinazio gogor koskatsuan zeuzkaten, mespretxu moralez, sozialez eta arbuio kultukoaz. Sufrituen talde honetan, berriz, hara nola ezinak eta zauriak, samariar eta judu, denak batu dituen: pozik ikusi du Jesusek, zalantzarik gabe, hamar hauen batasuna; eta hurbildu zaie, total debekatuta bazuten ere. Urruti geldituta, garrasika eskatu diote errukia: inondik ere, Jesus bera hurbildu zaie, zeren deiadarka ez baino gertuko hitzetan mintza baitzaie: Zoazte, egizue bidean aurrera, ta bizian gora; agertu apaizengana. Hara: jendartera bidali ditu, debekatuta zeukaten gunera, lege-trabak apurtaraziz. Gerturatze honekin berarekin, lasaitu egiten gara gu entzuleok ere, eta pentsatzen hasi, ez dela lepradunen kontua berehorretan geldituko, zeozer onik jasoko dutela. Gerturatzen jakingo bagenu, geuk ere zenbat zauri ta ezin arindu ta gozatuko ote genituzke, Jesusen jarraitzaile kristauok gure gizartean

Ezin brinka

Mareatu, xorabiatu egiten zen gajoa. Eta bidaia bakean egin ahal izateko anestesiatu egin zuten epe ertaintxo baterako, iratzarri barik egin zezan. Hantxe, bere saskitxoan, loxorro-loxorro, halaxe eraman zuten Erromatik Sardiniako Gavoi kirol zelairaino. Gurasordekoak, erretiratuak biak, Sardinian bizitzea erabaki zuten handik aurrera, bidaietako zorabio aldiekin gehiago ez sufriarazteko gajoari. 10 urte ondo beteak zituen Fufiren esnatzeari bereziki erreparatzeko han zuen aldamenean, helikopteroan lagunduz iritsita, bere zaindari albaitaria.

Fufi ume beldurtuaren miaauu ahul luuuxe batekin esnatu zen. Komunikabidetako lagunak ere han zituen flashka flashka betazalak itxiaraziz. Katuaren jabeak prentsako lagunei esan zienez, iaz Erromatik Civitavechiara joateko ferrya hartzerakoan, guztiz urduri, izu ta dardardar batean jarri omen zitzaien katu gaixotua, bihotzaren taupadak milakakoak ere bazituela. Ez zuten berriro halako trantze exturik bizi nahi. Beraz, bizitokiz aldatzeaz gainera, helikopteroa hartuta, albaitari eta guzti etorri ziren Sardiniara. 10.000 eurotxoko kostua besterik ez bidaiarena.

Xixt! batean etorri zait Fufiren kontua, gaur goizean saltamatxinotxo bat, bidetik ezin apartatuz ibili naizenean. Matxinsalto gajotxoa, ez zen gauza ibiltzeko; hankatxo bat bai, altu ta ongi kakotua han zuen, baina bestea galdua nonbait, eta herren ta herren, brinko iaioen ordez, xaltoxka ttiki koxkortxo banakakoa ta herrena besterik ezin emanez