Leprakontuak

** Leprakontuak genituen gaur mezetan. Goizeko irratiko sermoia gustatu zaionik izan da, eta eskatu ere bai, faborez, blogean ipintzeko, eskertuko didala… eta halaxe, eskerronaren estimazioa dudanez, hemen duzue, inork laket bailukean…

… Gaurko talde lepradun kutsatua berezi antza suertatzen zaigu: juduen artean ezin zen sartu samariarrik. Ez garbi puruen artean behinikbehin: lepradun kutsatuen artean, ordea, hemen da bat, beharrak ezinean batu dituen seinale. Bai kaleko bizitzatik ta bai jauretxekotik erabat uxatuak eta apartatuak zituzten, pagano kutsatutzat, samariar haiek: auzo apartekoetan bizi behar zuten derrior, kutsuaren pixu latz zikin garbitu beharrekoa ekiditeko. Marjinazio gogor koskatsuan zeuzkaten, mespretxu moralez, sozialez eta arbuio kultukoaz. Sufrituen talde honetan, berriz, hara nola ezinak eta zauriak, samariar eta judu, denak batu dituen: pozik ikusi du Jesusek, zalantzarik gabe, hamar hauen batasuna; eta hurbildu zaie, total debekatuta bazuten ere. Urruti geldituta, garrasika eskatu diote errukia: inondik ere, Jesus bera hurbildu zaie, zeren deiadarka ez baino gertuko hitzetan mintza baitzaie: Zoazte, egizue bidean aurrera, ta bizian gora; agertu apaizengana. Hara: jendartera bidali ditu, debekatuta zeukaten gunera, lege-trabak apurtaraziz. Gerturatze honekin berarekin, lasaitu egiten gara gu entzuleok ere, eta pentsatzen hasi, ez dela lepradunen kontua berehorretan geldituko, zeozer onik jasoko dutela. Gerturatzen jakingo bagenu, geuk ere zenbat zauri ta ezin arindu ta gozatuko ote genituzke, Jesusen jarraitzaile kristauok gure gizartean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude