Zintzilik gerokoak

Gure ermano baserritarrak, baditu usadio oso bereak; baditu, baitere, ezustea bainoago halako mira galderaz luzaturiko bat sortzen dizutenak. Nonatx adibidetarako mostratxo xumea: bazoaz bere koartora eta, ohea alde batean, armarioxka eta mahai koxkorraren aurrean apal soil antza, liburu pixke batzu han daudela, hor ikusten dituzu esegita pardelxka tamaina ezberdinetakoak

3 thoughts on “Zintzilik gerokoak

  1. Bilbon fnac izeneko disko eta liburu denda zabaldu zutenean ere izan zen antzeko anekdotarik. ekitaldirako idazle euskaldun(en) baten bila zerbiltzala eta, norbaiti hoska hasita, deitzaileak, gabriel arestiren eskuko telefono edo e-posta eskatu omen zizkion egungo beste idazle euskaldun harritu bati. kuota bete beharrak eraginda, noski.

    baliteke kontaketa hau erabat zehatza ez izatea pello baina, hor nonbait.

    hala ere, Bilboko udalak egiteko modukoa da villasanterena, bai. horien gibelak ez zaizkie galtzerdiak baino askoz beherako jaitsiko…

  2. Ermano baserritarrak, ezagutzerat, Alfred Hitchcocki berari suspentsea zer den erakutsiko ziokean, ez duk pagotxa kontatu diguan hamalau urteko eszena urdurigarria. Hamalau urtez galtzerdiaren barnean misterioa kukute, gorderik, altxaturik. Nork daki, agian izu-zinezko pelikula bat egiteko moduko afera zeukak hor.
    Villasanterenaz denaz bezainbatean zer erran

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude