Eihar meza

Egokitzen zaigu koruko eguneroko Elizaren otoitzetan, goizeko gorespenetan ez bada, arratseko bezperetan, euskal arnas eta odoleko gorazarre ederrik. Horietako bat dugu Felix Garitano apaizak doinu egokiz jantzi zuena, euskal olerkari hainbaten artean, –Juan Mari Lekuona eta Bitoriano Gandiaga tartean– eiho eta igurtzi leunez landu zutena:

3 thoughts on “Eihar meza

  1. neretzat zu bezelako pentsalari ona nolatan erlijioaren menpe. tradizioari edo ohiturari lotzea sasoi baten bale baino egun dakigunekin eta inola ere ez beste gauza hortik irten eta gero kalean bizimodua izango den eta nolakoa

  2. Ui, ui, ui…! Eskerrik asko zure hitz egokiengatik.
    Ez nago, Ui, erlijioaren menpe, ezta erlijioaren oinarrigainean sendo ta trinkotuta ere. Hor zindo trinkotzen direnek beldurra zabaltzen dute eta nik ospa jotzen dut beraiengandik, ez dut beldurrik aguantatzen eta ezta beldur-emaileei ere, ez ditut bixtan aguantatzen… ospa beroengandik! Jesusek ebanjelioan gehien arbuiatu zuena, horixe da, beldurra! “Ez izan beldurrik” da gehien gomendatu ziguna.
    Erlijioa deitu diozun horri, ez ginake bat etorriko biok definizioan baina… nik izpiritu deitzen diot (erlijioa toki jakin batzuetakoa bakarrik baita, Erroma eta beste halamoduzko batzuetakoa) eta nire aire eta arnas dut, nire bizi, beraz: aire horixe da gaur gauean ere bizirik mantendu nauena, ni kanta batekin amesetan nebilen bitartean. Airea arnastua da, goizean goiz pozik anaiengana agertarazi nauena ‘egunonka’.
    Pentsa zenbateko tradizio luzea daukadan, 67 urtekoa, aire bizigarri hori etengabe arnastuz, bizirik mantenduko banaiz… Arnas tradizio hori ez nuke nahi ohitura soil bihurtzea: horregatik mantxotzen dut sarri, yoga edo zen hariketatxo bakeosoak eginez, arnasarekin eta biziarekin poztuz, zoriontsu naizela pentsatuz… eta horrela, saiatzen naiz pentsadizoak, erlijioa deitzen diogun mundu hori, tradizio eta ohiturak, denak elkarrekin txirikordatzen eta arnas-aire-izpiritu xumeenaren hegalalditxo arinenena eta airosoena ematen… eta, Ui, pozik bizi naiz, eta eskertzen dut halaxe bizi naizena, eta horixe opa diet lagun guztiei…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude