Burua bai sano

Gosarittikian, eztulik ere bazebilen tartean eta,
– Zer? Hik ere enplastoren bat behar al dek?

Izan ere, baditugu ermano jakintsu ta trebe samarrak belar erremdioak prestatzen eta horrela: atzo i

4 thoughts on “Burua bai sano

  1. Gure aitonak – hala entzun izan diet nik gurasoei – ardoa berotzen omen zuen eltzean katarroa sendatzeko. Alkolgabetu ondoren hartzen omen zuen eta fede handia omen zeukan erremedio horretan.

  2. Aldarte ona sendagailurik onena izan daitekek, doike. Umore galtzeak makalaldia ekar zezakek. Onura handiagoa ekarriko zioan ermanoari gosarittikiko giro alaitsuak munduko sendagairik onenak baino.
    Egon bizkor eta pozkor.

  3. Lautan hogei urte egindako zahartto maittagarriak umorez sano mantentzea, nik uste, XXI mendeko dohain eta zori onetan hoberenetakoa dela. Bazeukagu material on askorik franko: horiei esker bizi gaituk geu ere umoretsu antzean.

    Koxme: egia duk hire gurasoek diekatena. Nire erremerioa, bata eta bakarra (katarro eta eztarriko larderiei gagozkiela), horixe duk. Ardoa berotu ongi, irakin punttuan para, eta gainean su eman. Alkohola erretzean, keimadatxoa bailitzan, eztia nahastu eta, ahosabaia ta eztarria gargarka ta gargarretan ibili, ta ondorengo tragoxkak, lasai ta mantxo, eztarri ingurutan behera iraultzen utzi. Eztarri ahula banuen ere, Arantzazuko kolejioko hiru urteetan afoniatsu ibili ninduan, gerora indartsu izan diat eta, eztarriko gaisoaldi handirik gabe, mikroen aurrean parte hartzen utzi izan zidak azken 27 urteotan. Erremerio bedeinkatua ardo egosiarena!

  4. beratxuriaren enplastoa jarriz sorna ateratzen du honela katarroak duen zauri barnekoa sendatuz: katarroa zauria eztarrian izaten da ezta ikusten baino baruan infezioa edukitzen eta horregatik eegiten eztula horren kontrako enplasto jartzen bularrean eta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude