3 thoughts on “Gazterik idazle

  1. Gaztetxo luzexka hark ederki ikasi zuen idazten. Idazle bikain eta pentsalari aparta da. Pentsa arazi ere egiten du -digu-; eta gure gizartean, arinkeria eta txuxumutxutan hainbeste denbora, alfer samarrik, pasatzen denean, hausnarketa egiteko gai ugari erabiltzen ditu Joxek. Bere gogoetak aberatsak dira, barne-elikagai ederrik prestatzen du. Horretatik dastatutakoan eta irentsitakoan, berriz ere hausnarrean egin behar. Besarkada bana jaso bezate duela urte batzuk egindako elakarrizketa horretako elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak. Biek ere lan ederra egiten dute, ez sufritu gabe!

  2. Baduk, oraino ere, Arregi zer (izan) den ikasi ez duenik. Baduk, botereari itsatsirik jakina, agintarien erranetarat makurtuta, Arregik dioena hausnartu ere egin gabe gorputz eta arimaz gutietsiko duenik. Nor badira, erantzun biezaiote jakinduriatik, ezagutzatik, burmuinetik

  3. jakintzan ere mailak dagoz batzuk goreneko puntan biltzen dira eta gahinera idatzi egiten dute eta besteak eztira ausartzen beren iritzia plazaratzen herriaren kritiken beldurrez:nere iritsiz lehengo bere iritziak idatziz adierazten dituztetenak ausartak dira eta hori bidea gure kultura indartzeko baikoitzak dakien mailatik adieraz ditzala bere ideiak gaitasunak eta hortara ezaguk ditugu herriko argiak zein diren eta zein motzagoak eta bakoitza zeinetan dugun ahaltsu edo ahul

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude