Urte zahar?

Alexander III Mazedoniako Handiaren 3 azken desira bitxiek harrapatu naute:
– Bata, gogoangarria: Nire hilkutxa nire mediku pertsonalen bizkar eramana izan nadila.
– Bigarrena: Nire konkista printzipaletan irabazitako urre, zilar eta harribitxi den-denak, gorpu-prozesioaren bide osoan, lur zoruan bota ditzatela.
– Hirugarrena, bitxia benetan: Hilkutxa zabalik, bi besook alde banatara hilotz ta eskutsik, zintzilika ditudala eraman nazatela.

Bere ondorengo ta gertukoenek, konfiantzaz baina errezeloz, zergatik hori horrela galdetzean, txunditzeko tamainako erantzunak jaso zituzten:

Mediku jakintsuenak eraman nazatela, bai: ikas bezate ez dagoela beren esku inortxo ere heriotz hatzaparretatik libratzea.
Nire aberastasunen diztiz guztia lurrean barreiatzea nahi dut, bai: hemengo brillu guztiak hemen itzali zaizkidala jakin dezazuen.
Nire esku hutsak bizkarlarien pausoen arabera ta haizean kulunkaturik nahi ditut: eskutsik etorri ginen, eta eskutsik joatekoak gara.

Pentsamentuak piririka sortzen dira honelako arrazoien sakonetik:
– Daukagun harribitxirik ederrena eguneroko orduen sorta dela ikasi behar genuke: dirua irabazi eta aberastasuna sor genezake: minututxo bakar bat gehitzea, ordea, ezinezkoa zaigu.
– I

I

– Errekondoko haltzak ez daki asko urteberria baino urrutiago dagoela, artean ere, hurrengo udaberria. Hori zetorkion nire buruko egutegi printzari, haltzaren gerbatxo luxetuak ferde-ferde ta bigundurik xintxilikariotan ikusi dizkiodanean batari bezela hurrengoari eta haruntzagokoari. Horiek denak, eta bi haltzen arteko sahatsak ere ez diote nire eguteagiari kaso zipitzik egiten: sahatsak botoibegi xuri pinportatxodun pilak zeuzkan, harroxko, erakusgai. Baita joan den udaparteko hostaje berderik ere abar punttetan txorten luzexketan ttentte. Naturarena ez, nire egutegia bai, i

Batenbat i

Atzo goizean goiz, zazpi zozo beltz, zein baino zein beltzago, sagarrondo gaineko sagar gorrixkatu umotuetan mokoka, kizkikazka ta kizk-kazk. Halaxe jotakean, haizkolapustu segidakoan bailiran. Zazpi beltz, zein baino zein brillu beltzdunago, sagarrondo berean moko horixkak gorrixkatzen. Sagarrondopeko belarrartea gorriz ta sagar ustelduen marroiz pintartua. Hamabi-hamahiru metrotara ni begira: sagar heldu ondu bigunduetatik sagarmami usain bixibixia iritsi zait sudur zuloetara. Usaimena medio, barruan zirraratu didan barruizuxkaren dardara gozoa islatzen ez nuke idatziz asmatuko. Zozoetan bat, errezelotiena, mokokazo bakoitzeko mamia irenstean, niri begirada galtzen etzidana, halako batean ki-ki-ki-ki abiatu denean, beste hiru ere eraman ditu atzetik.

Urrunduxetu naiz, haizearen aldera, gertu gelditzeko, distraittu disimuluzkoan. Agudo ziren gainean, banan banan, bederatzitaraino, beltz lustredun kizkilariak jotake lan gustukoan

Irakurt-pitxiak

Asko ta gustura leitzeko zoria izan dut gaurkoan. Hartaraxe tolestu ahal izan baitut eguna. Irakurt ehizan, edo xuabego nahi bazenu, orrialdeon denetariko uzta anitzean letu ta irakur, hauxe apartatu dut niretzat:

Harkaitzean iturria dago, eta ura iturritik dator, baina ura ez da iturria ez harkaitza, ez eta harkaitzaz eta uraz aparte beste zerbait ere. Iturria ez da

Arantzazun errondan

Gaur abestu dugun agurreko kanta. Beste 12 baditugu urtero, aukeran, abesten ditugunak. Baina, hasierako agurra, urteko gertakizunei begira osatu bertsoz hasten dugu. Aurten, Xabier Lete gogoan, berarekiko gure harreman lotu aspaldikoa –habanerakikoa– ekarriz abiatu dugu.

Xabier Lete artistak
sortu zuen kantaeran
urtero abesten dugu
ondoen dakigun eran;
urtez urte hamairutan
bertso luzez ta euskeran
errondako lehen kanta
moldatu dugu primeran.
Xabierri esan nion
Eguberrien bezperan,
Gandiagak asma zula
bertso galanta luzeran,
zortzinaka silabak, ta
zortzi_errima erringleran,
harentzat doinu bakarra
geneukala habaneran.

Doinu berarekin gatoz hamairugarrenez aurten
habanera dugulako doinu denetan errazen;
historia egin dugu ginanetik kantuz irten,
hogei ta hamabost aldiz oleska baikabiltz hemen;
Gandiagaren eskolan ta gabon-gauen pozarren
Eguberrien poz karga ikasi dugu zabaltzen;
urteko gau ederrenak beza zuengan gozamen:
bakea ta osasuna krisien aurkako kemen.

Gabon errondak aurtengoz ekarri du liburua,
hiru hamarkada luzez mimatu eta ondua:
mardula, dotore, fina, lagungarriz hornitua,
hementxe, urterik urte, hitzez, kantuz goritua;
baita Xabier Ega

Haiek bai…!!

Zenbat oroipen ta zenbat akordu gogoratu ditugun gaur goizean. Geure fraile bidean, ikasle garai gazte haietako maisu ta nagusiekin hasi baikara hasi, sekulako pasadizo pilla ekarri dugu hizpide, solas batzutan punttu bitxiekikoan, eta bestetan pena ta damu ttanttantxoren bat ere tarteko zuen halakoxekoan.

Ez noa haietako pasarterik azaltzera, beraietan nor edo nortzu ote dauden antzemateko tentazioa ipiniko bainuke: ez baita ahaztu behar guk ahotan izan ditugunak, alde gehienetako diktadoretza haien garaikideak zirela: gogorrak demasean.

Atera dugun ondorio bitxiarekin geldi gindezke. Pixkeka, halako batean

SantaLuzi goiza

Gosarittikitan, Luzia dohatsuaren grazia eta zaingoa opa nahi genien begitako gaitzez, katarata ebakuntza izan berri duten gure anaidikoei. Gure ermano baserritarra, ordea, atzo bere ilobasoak eta haren bikotekideak kontatu zioten txiste-parabolarekin pozik aparretan etorri zaigu. Are eta pozikago,

Hitz-aspertuan

Badittuk batere aspertzen ez gaituzten hitzaldi partikularrak. Haietako batean nabilek herenegundik hirekin, Xabier. Eta ez nauk aspertzen: ezin diat nire buru baitakoa inolaz ere aspertu. Hori bai: egunotako hego haize epelantzagoak ere ez dik jakin goizotako egunsentiaren esku izoztuak tenple onera ekartzen. Kontu asko entzun ditiat ordu segidoko hauetan denetan, herenegungo Zubietako derbiko isilunekoak tarteko