One thought on “Trabesetarako beste

  1. Lanerat nindoalarik, goizeko oren zinez txikietan, irratiko erraileak ere iragarri dik. Iragarri bai; igarri, aitzitik, ez. Ez atzo eta ez gaur. Elurrik ez dik egin ezta trabesetarako beste. Bat ez. Maluta arrastorik ez. Txoratua nor da, eguraldi mapak azaltzen dituena ala eguraldia?

    Batzuen apustu senak, sentxoak nahiago bada, aspaldiko garaietarat itzultzen gaitik. Haraitzinako ezinbertzeko biziraupen senarekin lotuta iduri dik. Hagitz herri zaharra ei gaituk euskaldunok, apika, horregatik zegok hain sustraiturik gurean apustuen kontua. Hori edo, eguraldi i(ra)garleari gertatu zaion bezala, ez diat asmatu nehondik ere.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude