Haiek bai…!!

Zenbat oroipen ta zenbat akordu gogoratu ditugun gaur goizean. Geure fraile bidean, ikasle garai gazte haietako maisu ta nagusiekin hasi baikara hasi, sekulako pasadizo pilla ekarri dugu hizpide, solas batzutan punttu bitxiekikoan, eta bestetan pena ta damu ttanttantxoren bat ere tarteko zuen halakoxekoan.

Ez noa haietako pasarterik azaltzera, beraietan nor edo nortzu ote dauden antzemateko tentazioa ipiniko bainuke: ez baita ahaztu behar guk ahotan izan ditugunak, alde gehienetako diktadoretza haien garaikideak zirela: gogorrak demasean.

Atera dugun ondorio bitxiarekin geldi gindezke. Pixkeka, halako batean

One thought on “Haiek bai…!!

  1. Ermanoetan den zaharrenak arrazoi. Ankerrenak, ergelenak edo eta ezteusenak izanikan ere horiexek egin baitzituzten fortunarik handienak. Haiei aitzi egiteko gauza zirenak ixilarazirik edo, are makurrago, ezpondaraturik zeudenez gero nahi izan zuten guztia egin zi(gu)tean.

    Tentazioaren kontua ere neronek somatu diat, izan ere maisuen artean bazegoen pare bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude