Arantzazun errondan

Gaur abestu dugun agurreko kanta. Beste 12 baditugu urtero, aukeran, abesten ditugunak. Baina, hasierako agurra, urteko gertakizunei begira osatu bertsoz hasten dugu. Aurten, Xabier Lete gogoan, berarekiko gure harreman lotu aspaldikoa –habanerakikoa– ekarriz abiatu dugu.

Xabier Lete artistak
sortu zuen kantaeran
urtero abesten dugu
ondoen dakigun eran;
urtez urte hamairutan
bertso luzez ta euskeran
errondako lehen kanta
moldatu dugu primeran.
Xabierri esan nion
Eguberrien bezperan,
Gandiagak asma zula
bertso galanta luzeran,
zortzinaka silabak, ta
zortzi_errima erringleran,
harentzat doinu bakarra
geneukala habaneran.

Doinu berarekin gatoz hamairugarrenez aurten
habanera dugulako doinu denetan errazen;
historia egin dugu ginanetik kantuz irten,
hogei ta hamabost aldiz oleska baikabiltz hemen;
Gandiagaren eskolan ta gabon-gauen pozarren
Eguberrien poz karga ikasi dugu zabaltzen;
urteko gau ederrenak beza zuengan gozamen:
bakea ta osasuna krisien aurkako kemen.

Gabon errondak aurtengoz ekarri du liburua,
hiru hamarkada luzez mimatu eta ondua:
mardula, dotore, fina, lagungarriz hornitua,
hementxe, urterik urte, hitzez, kantuz goritua;
baita Xabier Ega

One thought on “Arantzazun errondan

  1. Arantzazuko errondatik beti mezu funtsezkoak iristen zaizkiguk. Ea Mendatar Handiak egin bertsoak egia agitzen diren.

    Aldarrikatzeko zerbait
    Badaukagu hainbat era
    Letek erakutsi zigun
    Erabiltzen habanera
    Garai berriak ei datoz
    Hala dago egoera
    Anitz saiatuko dira
    Dena_ateratzen aurrera
    Betikoak berriz ere
    Izorratzen okerrera
    Hondar malapartatuok
    Utz betikoz bazterrera
    Gure indarrak metatuz
    Egin dezagun batera
    Eta barruan daudenak
    Ekar ditzagun etxera

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude