Batenbat i

Atzo goizean goiz, zazpi zozo beltz, zein baino zein beltzago, sagarrondo gaineko sagar gorrixkatu umotuetan mokoka, kizkikazka ta kizk-kazk. Halaxe jotakean, haizkolapustu segidakoan bailiran. Zazpi beltz, zein baino zein brillu beltzdunago, sagarrondo berean moko horixkak gorrixkatzen. Sagarrondopeko belarrartea gorriz ta sagar ustelduen marroiz pintartua. Hamabi-hamahiru metrotara ni begira: sagar heldu ondu bigunduetatik sagarmami usain bixibixia iritsi zait sudur zuloetara. Usaimena medio, barruan zirraratu didan barruizuxkaren dardara gozoa islatzen ez nuke idatziz asmatuko. Zozoetan bat, errezelotiena, mokokazo bakoitzeko mamia irenstean, niri begirada galtzen etzidana, halako batean ki-ki-ki-ki abiatu denean, beste hiru ere eraman ditu atzetik.

Urrunduxetu naiz, haizearen aldera, gertu gelditzeko, distraittu disimuluzkoan. Agudo ziren gainean, banan banan, bederatzitaraino, beltz lustredun kizkilariak jotake lan gustukoan

2 thoughts on “Batenbat i

  1. Ederra naturari buruzko idazkia, gisa horretako hire gehienak bezala.
    Zozoak, izena goiti-beheiti, hazkurria ziurtatu behar dik. Nahi duena hartuko dik. Gure ibar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude