Bihotzetik

Bihotzetik proiektua darama eskuartean Arantzazuko Baketik bake eta etika zentroak: Biktimekiko elkartasuna lantzeko pentsatua. Eskoletan landu ahalko den modulu ongi prestatua izan nahi duen Bihotzetik bideratzen saiatu dira, bost hilabeteotan, Baketik zentroan: halaxe azaldu zuten joan den larunbatean.

1960tik honuntza, azken 50 urteotan, zer gertatu den eta zergatikoa nahi litzake aztertu lehenik. Ondorioak ere bai, noski: indarkeriaren palasta gaizto hori nozitu dutenak nola sentitzen diren, inor baztertu eta ezkutatu gabe, biktimen eta sufrimentuen zerrenda luzea ta mingarria baita. Denak kabitzen dira bertan: ETAren terrorismoaren biktimak, estatuaren inguruko terrorismoarenak, eskuin muturrekoen biktimak eta beste urraketa batzuenak ere bai, den-den-denak.

Materiala prestatuz aritu dira eta hartan dihardute, datorren ikasturterako, hala nahi izanez gero, erabili ahal dezaten. IZAN proiektuaren barruan sortu den Bihotzetik moduluak lan fina proposatzen du: biktimekiko elkartasuna bihotz-etik lantzekoa. Bi taupada baititu berekin: bihotz-arena bata, eta bihotz-etikoa bestea. Leuna behar du izan lanak, baita materialak ere. Horregatik, bai irakasleei eta baita ikasleen gurasoei ere, alde teorikoaz jabetzeko proportzioa eskainiko zaie hurrengo lauzpabost hilabeteotan, horrela ekarpenak eta iradokizunak egin ahalko dituztelarik.

Lijero-lijero

“Bortizkeriaren amaieraz amets egiten ausartzen gara. Espero dugu minbizi hau laster iraganeko kontua izatea. Horrek gauzak asko erraztuko dizkio euskalgintzari”, Patxi Lopezen ustez, eta “bide berriak” urratzeko aukera ere zabalduko dio. “Euskarak bat egingo du behin betiko askatasunarekin”.


Ni, badaezpada, euskara aske-aske ta lijero-lijero prestatzen ibili naiz aspaldian, ta halaxe ahaleginduko aurreraka ere. Antzeman nion, Eta-ren agiriatik hona, lijeroago nuela mingaina

Zortzigarren estacioa

ZORTZIGARREN ESTACIOA
Jerusalengo andreai Jesus onac itzeguin cien lecua

Pecatua-gatic
negar eguizu,
bada nere penac
Orrec eman ditu.

Pensa ezazu, cristava, nola Jesus piadosoac, bere deshonra eta nequeen artean, lapur infame baten guisa bacijoan ere, andre piadosa, lastimaz ta negarrez aren ondoren cijoacenai, esan cien:

68ko neurrietara

68ko neurrietara nola koadratuko, makina gero eta xaharrago honek jolasak ahaztuak baititu aspaldi.

Noski, ez doa 1968ko mugida zuzenxko nahiz aldrebestxo hari buruz 68ko hau, ez. Atzo goizean igo nuen Urbiako aldapa ezaguna, nire etxeko pasillo luzeen tamainan ezagutzen dudan Urbirabide bihurgunedun eta aldapatsutxua (xuabetzen ahalegindu naiz, ohartu zarenez). Halaxe baitzen, harako aspaldixko hartan, ia-ia begiak itxita ere, edo Gandiagaren arabera, oinutsik ere igotzen genueneko hartakoa. Ez da hala ez, ez da horrela orain. 68 urte bete behar ditudan honetan, urtero egin ohi dudan nire igobide pertsonalean, -Urbibidea bera sobrare ezaguna izanik-, nire neronen koskak ezagutze aldera egin ohi baitut, Urtarrileko arodun egunen batean, igoaldi neurriko eta neurritsu ongi neurtu propial horietako bat. Aldapak eta pendizak gauza seriostxoa baitira, orain, ez lehen. Horregatik diot, lotsarik gabe: Bizi, gero eta hobeto bizi naizela… harik eta aldapa aurrean topatzen dudan arte. Orduan erreparatzen diot, ez nabilela, ez, gero eta hobeto, ezta lehen bezain lasai ere…

Alegia, ondo ulertze aldera, nire

Zazpigarren estacioa

Zazpigarren estacioa
Jesu-Cristo bigarren aldian erori zan lecua.

Bigarren aldian
emen da erori,
eta zu etzera
contuan jauci.

Pensa ezazu, cristava, erritic camporaco ate batean, nola gure Jauna gurutzearen cargac eritu, ta gucia argaldu, ta bigarren aldian erori, ta lurra jo zuan. Beguira nola borrero oyec golpeca jaso zuten, ta Jerusalen galdua Jesus jaunac utzi zuen.

Ceruen Erregea
berriro lurrera
pekatuz aztunduric
emen erortzen da.
Eta ni beti nabil
gaitzetic-gaitzera,
saiatu ere gabe
damuz jasotzera?

Zenbat aldiz eroriko ote gara? Zenbatetan botako ote gaituzte? Zenbatetan jaso beharko ote dugu gure bihotza, bularrak erantzuten badigu, Fleuryko