Zesuman pozik

Nire lagunak amua jarri, ta niri kasketak eman orduko, edo kasketatsu para orduko, bere amuari kazk! eta kozk egin diodala. To! Txantrea, hemen duk liburuz liburu gaur goizean eman dudan libertsioaren berri.

Oryctes rhinoceros.
Kakalardo pilotagilearen antzekoa duk: motza, adar bakar puntaduna duela.

Kakalardo familiakoa izanik, izen asko ta asko dititek gure lurraldean. Batzuk biltzen saiatu nauk: Kakalardoz gainera, berau hedatuena (B, G, AN, BN), kakalardarro (B, G, AN), kakarraldo, kakaraldo, kakamarrao (, karrakaldo (G), kakamarlo (AN, L, BN), kakamarro (BN, R), kakamalo, kakamerlo, kakamarto, karkamalo, karamarlu (BN), k

Markak haustea

Horixe izan da gurea: herri kirolak marka apuntatzen baitigu, normalean; edo trabesa, norgehiagoka formal jatorrean.

Joan den asteburuko Azpeitiko markak ez ziren makalak izan: Mahboobek eta Kusurok gomagainean jauzika zebiltzala zirudien, halako korri aintxitxikakoan hain arin, hain xaltarin

Kontzertua parean

Ez naiz ordu aurreratzearen batere aldeko: endredoa besterik ez baitit ematen. Hori bai: ez dut nire eskuturreko ordularia inoiz aldatu, ezta espero ere: eguzkia eta ni, nire ahaleginei eta ekinahal guztiei esker, ordu berean ibiltzen eta pausatzen saiatzen naiz (ezin esan saiatzen garela, eguzkia hain aparte dagoenez). Nire anaiak zazpirak aurretik jeikiko dira, ni bostak aurretik; haiek hamarrak jotzean ohantzera, ni zortzirak jo berritan

Elberdin osoa malkotan

Barka, ez du kulparik ez errurik, Josu Elberdin maisu artistak. Ni naiz hunki-punttu punttutxo txikitxoren bat kilimagarri izanik, malkoz gainezka harrapa nauena. Baina, kontuak badu egia atal zabal bat, bai. Josu pasaitar maisuaren Magnificat ia osoak, malkotan harrapa eta urtu nau. Latinez ditu hitzak, noski: Magnificatean ageri diren Lukasen aspaldiko ebanjeliotikoak: Nola Zakariasek aingeruari kasorik ez eta, aingerua Nazareteko herri koxkorrera joan zen, han neskatiltxo bat apurotan jartzeko asmoz

Martxoak 25

Baditut bilduak 24 atsotitz egun honi lotuak; laster topatuko nuke 25.a. Gotzon Garatek ez ditu hainbeste ere Andra Maria Martikoarenak, baina bada bai sorta ederrik.

Batzuk udaberria iritsi ote den edo, hortatik dabiltz: Andra Maixa martiko, ordurarte udia tatiko; handik aurrera betiko. Hori bera, berdinean eguzkiarekin ere. Bada bat bitxia, janzkerari begira pentsatua: Andra Mari Martikoari bezperak kantatu ezkero, gorde jakea komodan. Hau baikorragoa oraindik: Andra Mari Martiko ezkeo, negue bentzidute dau. Edo bestea: Ama Birji

Salmoz otoitzean

137.salmoa. Erbestean, Jerusalemen herri-minez. Sarri erabili zuten hebraitar zapalduek. Honelaxe duzu otoitza.

Babiloniako ibai-bazterretan eseriak geunden negarrez,
oi Sion, zutaz oroituz.
Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik.

Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak,
kantu alai eske gure zapaltzaileak:

Pernandon koartoan

Gure Pernando zaldibiar hiztun alaiaren koartoan ikusi dut nire burua, gaur, Gandiaga ta hirurok hantxe, euskal kanta berrien hitzak sortzen eta txukuntzen. Gandiagari eskatzen genion hitzen mamia. Hala etorri zen, badira 40taka urte, Gaztedi gaztea, aupa, aupa, aupa! Gaztedi gaztea, aupa aupari! Doinua hantxe bertan asmatu nion. Gaur, halere, buruan luzeagoan iraun izan didana, harako Euribisioan abesturiko Congratulations! aparteko huraxe izan da. Doinua han zegoen, izenburua bagenekien baina, handik aurrera kamuts ginen. Ez zion inporta: Bitorianori hitzak eskatu eta aterarazi eta, Pernandori haietxei ertzak igurtzi eta goxatzea gustatzen zitzaion, nik abesten nuen bitartean, eta

Zentzuetatik zentzunera

Bost leiho egoki ezarriak, bakoitza bere tokian: lau goiko eraikin biribilean, goitik ikusteko, goiko alde banatatik entzuteko, goitik aurrekoa usnatzeko eta goi samarrean gordeta, bertara ekarria dastatzeko. Lauon lagungarri, bi aldamenetako eskuak, beso banatan ezin hobeki artikulatuak.

Bostetatik bi urrunera iristeko leiho argi zabalak: begibistak bertaratzen digu urrunenekoa ere, bere tamainari antzemateko eran. Bi belarriek findu ta gerturatuko dute ikusi dugunaren jarduna: gerta daiteke urrungo aizkora kolpeari belarriak bere distantzia hartzea desgaraiko takatotsaren kalkuloz. Berdintsu joka ohi dugu tximista ikusta orduko, trumoi zain, segundoak zenbatzen hasten garenean, nontxu izan ote den kalkulatze asmoz.

Beste bi, gertutik gertura balia beharrekoak: usnamena luza daiteke metro batzutara; dastamena, bere artea azaltzeko prest, baina etxebarrura ekarri behar zaio materiala.

Lau zentzuon makulu eta prestatzaile zentzudunenak, albo banatako bi esku artikulatuak, artista izateko sortuak eta gu halakoxe egin gaitzatekenak. Zenbat lan, zenbat laguntza, zenbat pitxi, zenbat arte, zenbat sormen-asmo ta amets zentzun betez gauzatu ta burutu dezaketen bi eskuek tresneria egokia erabiliz