Komeriante

Hala deitzen genien guk eskolatik antzespenen bat egin behar zuten guztiei. Iaz, garaitsu honetan amaitu nuen Antzerki-Forum Baketik-ekoan biltzen diren eskoletako ikasleekiko jarduna. 90 talde jaso genituen iaz. 92, aurten. 80tara arrimatuak Gipuzko ta Bizkai aldetikoak. Arabari dagokionez, Gasteizko eskoletatik dozenerdia pasa, Duranatik beste pare bat eta Trebi

Everest beste behin

Everest izena sarri erabili izan da. Gaur berriro nobedade izan dugu: areago gure familia honetan, kirol kontuak asko, eta mendikoak gehiago jorratzen ditugunean, asteburuko Zegama_Aizkorri maratoia hizpide daukagularik. Edurne eta Joanito, Pasaban ta Oiartzabal miretsiak izanik, I

Asteburu trinkoa

Ez dago esanbeharrik, gaurko gosarittikia zein kolore ta mamitan joan zaigun. Pena pixken bat erakutsiz jardun diren anaiei, han sartu zaie gure ermano baserritarra, bere endredamakil intetziotxo betikoa ezin gorde ta disimulatuz:
Ez zenuten esaten ba, Errealak hobe zuela

Horixe behar sobrante!

Ditxosozko krisiaren erasana edozein xirrikitutara iritsi daiteke, hori egia da. Baina, gutxien pentsaraziko zidatena, ez bait naiz gauza neurez horrenbeste juntatzeko, krisiaren ondoriotako bat, zer eta, hauxe, aizue: krisi ekonomikoak gizentasuna loditu diezazukela zeure gerri ta biribilean.

Federiko Soriguer jauna, Malagako Ospitale bateko medikutakoa bera, kezka horretaz arduratu omen da eta, adierazpen hauetakoak jaulki omen ditu:
Krisi garaian, merketrukean jan ohi dela ziurtaturik omen dago: eta janari merkea, ia beti, kaloria ekarpen gehienekoa omen da. Adierazpidetzat honakoa erantsi du: Begira, hamburgesatxo bat merkeago erosten duzu sagar pare bat baino.

Bigarren arrazoia dirudio, halere, garrantzitsuagoa: dirukrisiak, jangaien eta jatekoen kezkaz gainera, hainbat buruhauste sortzen ditu, zer ta noiz ahoratukoarekin batera: egokitzapen psikologikoaren esparrua ikusten du doktore medikuak sano zaindu beharrekoa, eta horixe zailena: emozioen koarto iluna asaldatzen baita eta, ezer gutxi jan arren, apetaldi bakoitzeko antojoen mende dabilenari bere barne-antolaketa nahasten baitzaio aiseegi.

Eta hara azkenean atarramentu trixtea: Ezin behar eta nahi adina, ezin egoki eta tamainan jan, ezin lagunik konbidatu, ezin ospakizun obligaziozkorik ere tajuz ospatu

Arnas hats

Goiztiriko argixintaren zain, aireak gardenago dirudi: birikabideak laztan frexkoz garbitzen dizkizu. Hatstxoari barruraino erreparatzean, odolaren mintzaira punpaxkakoa ere hortxe gurutzatzen zaio arnasbidetik gertu.

Kezka ta arrangura ditugu egun gaitzik kutsakorrenetarikoak. Minutuxka xorta bat, mantxo parata, hatsa lasaituz atsedentzen, zeure barrunbetara airelagun labainduz