Oscar Romero (eta VI)

Hura bai poza gizarte berria loratuko den egunekoa, non eta jangai eta jeneroak almazen handietan gordeta ez baino, denen artean elkarbanatuz, Jainko seme-alaba sentitzen garela, guztiok pozik biziko garen egun bikaina!!! Ez al da hauxe juxtu Jainkoaren Hitzak eskatzen diguna: bihotzberri gaitezela, alegia, salbadortar herri guztiok denok elkarren neba-arreba, pozik senti eta bizi gaitezen?
(1980ko urtarrilak 27)

Ez dio Elizari izen batere onik ematen ahaltsu boteretsuen aldameneko bizitzeak. Elizaren ospe ta prestigioa beste honetan datza: behartsuek berentzakotzat sentitzen dutela ikustean, Elizak bere buruarengan bestelako giro denei emaniko bat sentitzean, guztien artean biziz, aberatsei ere, pobreen artetik herri hau salba eta jaso dezaten bihotzberritzera deituz, bihotzez onartuz pobreak besterik ez duela Jesus Nazaretekoak zorioneko deitu lur honetan.
(1980ko otsailak 17)

One thought on “Oscar Romero (eta VI)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude