Horixe behar sobrante!

Ditxosozko krisiaren erasana edozein xirrikitutara iritsi daiteke, hori egia da. Baina, gutxien pentsaraziko zidatena, ez bait naiz gauza neurez horrenbeste juntatzeko, krisiaren ondoriotako bat, zer eta, hauxe, aizue: krisi ekonomikoak gizentasuna loditu diezazukela zeure gerri ta biribilean.

Federiko Soriguer jauna, Malagako Ospitale bateko medikutakoa bera, kezka horretaz arduratu omen da eta, adierazpen hauetakoak jaulki omen ditu:
Krisi garaian, merketrukean jan ohi dela ziurtaturik omen dago: eta janari merkea, ia beti, kaloria ekarpen gehienekoa omen da. Adierazpidetzat honakoa erantsi du: Begira, hamburgesatxo bat merkeago erosten duzu sagar pare bat baino.

Bigarren arrazoia dirudio, halere, garrantzitsuagoa: dirukrisiak, jangaien eta jatekoen kezkaz gainera, hainbat buruhauste sortzen ditu, zer ta noiz ahoratukoarekin batera: egokitzapen psikologikoaren esparrua ikusten du doktore medikuak sano zaindu beharrekoa, eta horixe zailena: emozioen koarto iluna asaldatzen baita eta, ezer gutxi jan arren, apetaldi bakoitzeko antojoen mende dabilenari bere barne-antolaketa nahasten baitzaio aiseegi.

Eta hara azkenean atarramentu trixtea: Ezin behar eta nahi adina, ezin egoki eta tamainan jan, ezin lagunik konbidatu, ezin ospakizun obligaziozkorik ere tajuz ospatu

One thought on “Horixe behar sobrante!

  1. Soriguer horrek ituan jo dik, bete-betean asmatu alegia. Hiru zifrako pisutik gero eta hurbilago gaudek.

    Eguneroko estres itogarriari itzurtzeko, koka-ahala jartzea aterabiderik errexena.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude