4 thoughts on “Mahaian eskarmentua

  1. Zeinen mahai ederra euskaldun ororen bihotzean. Urte askotan humore eta jakintasunez ospa ditzazuela zuen otordu guztiak. Bide batez jakin zazue gure amatxik 97 urte dituela eta bere horretan jarraitzen duela, zuei ere bere osasuna opa dizuet; eskarmentua eta humorea, bistan da zure blogean, ez zaizue falta eta.

  2. Edozein etxetan, adin horretakoekin, jaun – andre errespetagarriekin solas, umore, lan, kezka, ezinak eta otoitza elkarrekin eramatea ederra da adinekoentzat ezezik gazteagoentzat ere. Haien eskarmentuak zenbat erakutsi diezaguken! Solasa ere eskarmentutik egiten denean edirre da. Ez du harrokeria handirik izaten. Eutsi, bada, mahaiaren inguruko solasari!

  3. Irratian entzun berri zaittut. Agurra luzatu diguzu entzuleei. Pena hartu det, baina ulertzekoa da zure erabakia. Mahaian, denak batera eta pentsatu gabe hitzegiten hasten direnean, altxatzeko gogua ematen du. Zu bezelako anaien eskarmentua beharrezkoa izango dugu beti Herri honen mahai zabalean. Humorea berreskuratu eta bueltatu laster mahaira Pello.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude