Tranpatxoa ote?

Gure ilargiaren jokaerak argiak direnez, ezin esan tranpatxoak direnik. Hori bai, gure asaba argi baserritar bizitze latzeko ta begi argiko haiek antzeman zioten ederki asko: Ostiraleko trumoiak berrogeialdia!

Noski, ez da prexixo ostiral egunekoa izatea. Ostiralak, besterik gabe ere, seigarren eguna erran nahi baitu hainbat esaldi eta esaera zaharretan, ostirala delako asteko seigarrena. Baa, badu ilargi beteak, aipatu nuenez, seigarren egunarekiko mira berezia. Egun horretantxe egin ohi du aldaera nagusia, eta hantxe markatu gerora ere esan edo ekarri nahi ligukena. Hau, ez guk bakarrik, txinatarrek aspaldi antzemanik zeukaten ilargiaren trukotxua. Bidaniko gure mixiolari zaharrak, Bixente Labakak sarri gogoratzen zigun: Tertia signat, quarta eta quinta talis; et tota meridietas
equalis nisi sexta mutetur
. Bueno, libra nazazu oraingoan itzuli lanetan sartzetik (han idatzi nuen Naturaren Mintzoan hortaz, nonbait): kontua da hor ere sexta aldatzaile bat aipatzen zaigula

Errendittuko ote eguaroa?

Hiru hilabeteko epean, badaki, badakienez, hesiaren iskin ta kantoiak topatzen. Joko du, halakoren batean, atzo genioen sigi-sagahorren bihurgunetan, batean SIGIago ta bestean SAGAxeago apur bat derrapatzen saiatuz. Itsas bihurgunea hartzean, tenpora-astean, bi frontexka ta erdi garraia nahi zituen arren, bere ahuldadean, ezin izan du euririk ere apenas ekarri. Halakoren batean, airea gehixeago haizatuz, ekarriko ote digu litroxka ongarri batzuen oparirik; bestela

Mendebala sigi-saga

Haize ahula eta geldoa egokitu zaigu aurten udako koarta-tenporetan. Aldakorra dei ohi diote horrelakoari: ez da guztiz egokia halako kalifikazioa. Aldakor hitzak, derizkion edozein haizalditik jo dezakela esan nahiko luke: ez da guztiz egia, ez zuzena. Ahularen ahulaz, ez zaiola apenas antzematen esan nahi da; alegia, airea egonean egonago dagoela, haize-martxan ibili baino: edo tokian tokiko haize mantxoa dabilela: herri haize edo terrala ordu batzutan, eta itsasoko brisara bere beste orduetan

Matematikarik baleki

Nori eta haizeari erakutsi matematika? Akabo! Ez zen ez aire eta ez haize izango. Ez dago kristaurik (hala esan ohi zen nire etxeko sukaldean) airea matematikaren lezio ta hesi karratuetan lotuko duenik! Ni gehixeago ausartuko naiz: Ez dago Aita Jainkorik, Bere eta bere Semaren Aire librea inoiz lotuko duenik!

Hauxe baita, hauxe baitugu, gure txoko bakoitzeko eguraldiaren erantzulea: aire xume mantxo kalmoxoa batzutan, aire haizetua, bestetzutan; haize haserre desegokituz malapartatua, inoiz.

Klimatologiako datuak profitatuz, matematikak ematen digu batezbesteko ohiko eguraldi joera. Baina, hori ez da joera besterik, eta batezbestekoa. Haizeak eta bere arima den aireak, eguaro ta giro propialak, aro bakoitzari dagozkionak prestatzen dizkigu.

Gu bizi garen tokian, Iberiar penintsularen iparreko golkoaren txoko berexituan, zortzi haize, ta bakoitza ongi seinalatua, baitauzkagu. Eta zortzietatik bakoitzak, mantxoago nahiz haserrexeago, ekarri guztiz ezberdinak eta anitzak oparitzen baitizkigu. Jakina, datorren tokitiko etorrian, hangoxe generoa eta bertako fruitu naturalenak ekartzen dizkigu: itsasotik datorrenak, esana dago, itsasoko uraren emariak. Penintsulako ordoki altu lehor idorrak zeharkatuz datorren haizexkak, terraje hartako iharra, besteak beste.

Aurten 8 haizeen bisita izan al dugu, akaso? Ez.

Iparrak (N) ez du apenas mutturrik sartu. Frantzipar (NE) edo haizegorriak ere, ez du tarte garbirik hartu oraingoan. Ekialdeko (E) nafar haize ongarriak ere oporrak hartu ditu aurtengoan: berau izan ohi da egonkortasun luzetxuena ekarri ohi diguna; lastima! Hego ekialde (SE) mediterranear airosidadeekikoak ere, ez du gurekin ezertxo ere jakin nahi izan. Giro epel buru aringarri horretakorik ere, ez zaigu egokitu. Andaluziako hego (S) erreak ere ez du bisita asmorik azaldu: uda partean, hobe! (Halere, badirudi asteburu ta astelehen hurengoetan Afrika aldeko lamada beroaren berri eman nahi digula, laburtxo batean bederen).

Ezagunago ibili ohi da, normalean, hegomendebal (SW) harroxka. Gaur zortzi egunok apuntatzen hasi ginenetik, keinualditxo pare bat egina du, erdi diximuluan bederen.

Aipatu dizkizudan 5ok, N, NE, E, SE, S, ez gaituzte bixitatu. Beraz, W mendebal aipatuaren uda, eta SW eta NWren esku joan daiteke gure hurrengo aroaldia.

Horien zehaztasunak, eta besteen keinuttikiak, nondik nora ibili diren, bihar saiatuko gara ikusi eta zertzelatzen.

Atzo, gaur, bihar, etzi

Lauok ere koarta-tenporetako egunak baitira, besteekin batera osagarriak.

Erreparatzen ari zaretenok, eutsi lanari, hiru azkenengoetatik bat, gaurkoa, dotorea joan da, bat aukeratzekotan, urteko egunik luzeenetarikoa izanik, hauxe gordetzekotan bat.

Baina, jakingura gehiago sortzen du bihar eta etzi zenbateraino oker daitekeen juxtu, berta-bertatik ikusteak. Behar zuen baino hobexego ez ote datoz? Horixe genuke sei

Zorretan. Milesker!!!

Atzo nire aldameneko blogean, Anduk izenburututa Zorretan ikusi nuen. Halaxe sentitzen nintzen, bai. Baina ez lasai, extuantxa baizik, Zabala eta Pernando Amezketarraren Bengoetxea naizen hau, batzutan zabalxeago, ez zabalegi, eta etxean behengorainotzea gustatzen zaidan arren.

Gustura itzuli nintzen gure hiriburutik. Lagunzahar koadrilla ederrean bazkarilegea, legea baino gorago gozatu eta gero, barrutik hazita, bihotz baitan gizenduta bisitatu nuen ama, 92 urteko ama gajoa, eta gustuz hanpatuta iritsi nintzen Arantzazuko mendarte ta malkartegira.

Banekien Euskadi Irrati aspaldikoan, laster baititu 30 urte, lagunzahar mordoxka banuena. Banekien, baita, tonto ta i

Hasi apunteak hartzen

Koarta-tenporak gauerdian abiatzen dira: astebeteko lana. Hasi apunteak hartzen!

Zaindu apunteak ongi ta zehazki: norberaren martingalen arabera, baina erreparatu, apuntatu eta zaindu. Bakoitza da bat-bedera paperaren aurrean asmatzeko orduan, eta norbera baliatuko da bere abildadeen arabera.

8 egunotan emaniko errebuelta ta jiroak, horiek dirake udaren bide.

Herenegundik zor dizuet sekretutxo bat, orduan ez gehiegi luzatzeko aparkatu nuena. Hauxe da: Ongi erreparatzen badiozue, zuentzako izango da bentaja,