Hasi apunteak hartzen

Koarta-tenporak gauerdian abiatzen dira: astebeteko lana. Hasi apunteak hartzen!

Zaindu apunteak ongi ta zehazki: norberaren martingalen arabera, baina erreparatu, apuntatu eta zaindu. Bakoitza da bat-bedera paperaren aurrean asmatzeko orduan, eta norbera baliatuko da bere abildadeen arabera.

8 egunotan emaniko errebuelta ta jiroak, horiek dirake udaren bide.

Herenegundik zor dizuet sekretutxo bat, orduan ez gehiegi luzatzeko aparkatu nuena. Hauxe da: Ongi erreparatzen badiozue, zuentzako izango da bentaja,

4 thoughts on “Hasi apunteak hartzen

  1. Ea ohartze-sen handiko jendeak bere oharrak igortzen dituen txoko honetarat, Euskal Herria nola dagoen telebistako mapa murriztuan baino hobeki ikus dezagun.
    Egon bizkor.

  2. Pello, zoritxarrez ahalegindu arren, alfabetatugabeok haize eta eguraldi-iragarpen kontuetan, beti eta halabeharrez “maisuarengana” jo behar.

    Ni bere irrikitan nauzu zeure ondorioak irakurtzeko.

    Aste ona izan

  3. Iepa Pello!
    Hori poza hartu dudana atal hau ireki duzula ikustean! Urte mordoxka bada zure jarraitzaile naizela, eta batzutan azierto gehiagorekin eta bestetan gutxiagorekin, baina beti gurekin! Azkenaldian jasan behar izan dituzun komentario, eraso eta burlak txundituta utzi naute. Eta pentsatzen jarrita, nago ahulenaren aurka egiteko beharra zutela euren ahuldadeak tapatzeko. Izan ere, euren ZIENTZIA bera ere sineskeria eta dogma ez ote den bilakatu zalantza dut. Denborak jartzen du bakoitza bere tokian, eta urtaroetarako egiten dituzten iragarpenen emaitzak utzi ditu eurak euren tokian… Aurrez zientziatik asko, baina ondoren gertatu denaren estatistika zientzia gutxi ikusten dut nik. Eta autokritikatik are gutxiago! Ea noiz ikasten duten euren zientziak eskaintzen dizkien tresnak gizakiaren jakinduria eta esperientziarekin uztartzen.
    Bitartean, zu zaitugu iluntasun horretan denean argi-izpi, eta ez dakizu nola eskertzen den!
    Tira, ez dut pelota itxura hartzerik nahi, eskerrak emateko mezua besterik ez zen.
    Bestalde, jakizu nik apunteak hartu ditudala kostaldeko nire txokotik, baina interpretatzeko zailtasunak ditut. Hementxe jarriko al ditut ostegunean, eta guztion artean iritziak partekatuko al ditugu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude