Exker kaxkar

Halaxe nago… Exker eskuko bost atzamartxoekin lanak ditut idazteko. Eta noski, behin idatzi dudantxoa, etxeko ilobasoari idatzitakoa kopiatzen dut hemen… jakiteko, besterik gabe, nire ezkerra motztxo baita aise idazteko. Hauxe idazten nion:

Atzo ordu hauetan, minez ta oinazez nengonan, Arrasatea bidean, kotxean besoko oinazeak ezin eramanik.

Esan, ezkerreko bost atzamartxoez solik ari natzainala izkiriatzen… eta ez dun erraza, benetan… Nolaz ta nolatan hori dena? Ba, atzo, zazpirak eta laurden aldera, azken meza organoan lagundu eta gero, korutik irtetean, atea zabaldu besteapasa zedin eta, niretzako tokirik apenas, eta, eskileraren hiru mailetan behera erori eta besoa atera ninenan. Hura hunan, hura, oinaze xorrotx mintsua! Arrasatera eraman urjentzietara, han besoa bere tokira ekarri, sartu bere xokoan, eta oinazea moteldurik, ongixko; baina moteil ta moteilak nik pasa nituenak! Ba, hori, etxeratu… pozik ni, min nabarmenik ez nuelako… baina ohean ezin topa pausaleku ta postura egokirik… gaua luzexka gertatu zitzaidanan. Halere pozik, zutik eta tente hobeto nenbilelako. Pozik ibili naun goizean: solamente, mezanagusia jo behar izan didanala, organista duin antzeko bakarra izanik, eta erejistrazio barroko samarra erabiliz, baxu ta txirimia moduko txilibitu batzu konbinatuz, eta oinak noski, baxuak jotzeko, pedalierra, alegia… ba, azken pieza ez gainerakoak, lagundu beharreko kanta guztiak, alegia, nahikoa ondo jo ditinenat esku ezkerrarekin… bazirudin ‘mano izkierda’ on samarra daukadala, hala esan zidatenan…

Horrela gauzak… ‘kabestro’ samarra izanik, ‘kabestrilloan’ ipini zidatenan esku-ukalondo ta beso, uhal gozoz lotua… hor nenbilen ni, gizajoa, anaia fraile umoretsuok barrettikiak hainbe algarak ere eraginarazten dizkidatela… Hortan gelditu denean gertakizuna, erorketa horiek lepauztaia edo beste hezurren bat triskatzeko lainekoak ohi direnez, neroni ere umore onentsuz, eta, tira, atzoko afalondoa eta gaurko santiokada primerako animoz ta umore bixiz zeramakinagu…

Honek denak esan nahi duena, blogean idazteko eskerrona bai, baina ezker ona exkaxtxo ote daukadan, bost atzamarren dantzatu beharra egoki eramateko.

Bueno, gauzak onbideratzean, ezker-eskubi iaiotzean, jarraiko dinagu lanean, konforme?… Hala beharko din ba!! Muxu pare bat

Zoragarria!

Auzolanak badu indarrik: erabiltzen den herrian, noski, eta ingurukoen inbiri errean. Atzo xoratuta eta guztiz pozik itzuli nintzen Lizoaindik. Non dagoen galdetuko du giputz-bizkaitar zenbaitek. Iru

Nihil obstat-ik gabe esanak

2011koa duzu pasadizoa.
Senatuak aurtengo jardun txanda zabaltzean, Luis Farinello praile erlijiosoari eskatu zioten otoitztxo batez zabal zezan lehen bilera. Bendiziotxoren bat espero zuten. Ta baita eman eta bota ere:

Jainko Maitea. Zure aurrera gatozkizu zure barkamenaren eta zuzendaritzaren eske.
Badakigu, ondo jakin ere, zure hitzak dioskuna:

Kaleko berrionak – 2

Bada berrionik, badenez ebanjeliorik, orrialde eta pasadizo ederretan loratzen eta edertzen denik. Pozgarria da berri on batek nola on egiten digun erreparatzea ere: horregatik baita berri on, horrexegatik baita ev-angelion deitzen zioten gure ebanjelio bedeinkatua. Aste honek ere baditu bere berri onak, on askoak, batzuk. Lehen hauxe bera, adibide ederra:

Solidaritatezko historia isila zeraman izenburu. Estibaliz emakume petxentaren abegi oneko bihotza ikusten da bertan. Duela lau urte hasita, Mohamed eta Lala, neskamutiko saharauiak hartu eta zaintzen ditu bere sukalde eta bizitokian. Hori bera estimatzekoa da; baina, ederragoa oraindik, Estibaliz bera gorra izanik, Mohamed eta Lala ere entzumen urrikoak direlako, hiruen arteko harremanak askoz zainduagoak eta gertuagokoak, gorren ta gormutuen artekoaz baliatzen direla jakinik.

– 52.000 metro egin ditu igerian Karlos Pe

Lehentasun estrategikoak (III)

Jatekorik ere ez dutelako Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako elikagai bankuetara iaz joan ziren 75.000 herritarrei -haietatik 30.000 inguru, etorkinak- gosea ez dela saihestezina erakustea.

Hara bosgarren lehentasun estrategikoa. Gure irakurleek badakite nondik datorren estrategia penagarri hau. Ura, gero eta garestiago; ogia, beste horrenbeste; gasa, zer-esanik ez; eta argi indarra

Begi gupidatsuak

Batere arrotzak ez zaizkigun pobreziari, bazterketari eta langabeziari aurre egitea. (I)

Esateko errezago, esan duguna sakon pentsatzeko, asmoetara makurtzeko eta ekintzetara errenditzeko baino. Proiektu estrategikoaren atari eta lehen mailatarako puntu dotorea, hori bai.

Ez da broma, ez; errazkeriaz solasean abiatu eta jardutea, bai, pase. Baina pobrezia hitz serioegia iruditzen zaigu. Bueno, barka: pobrezia bera ez horrenbeste. Nik uste ikasi dugula nolatsu jardun pobrezia gora ta behera, izpiritualitate zoriontasunetakoa ere goraipatuz,