Kaleko berrionak – 2

Bada berrionik, badenez ebanjeliorik, orrialde eta pasadizo ederretan loratzen eta edertzen denik. Pozgarria da berri on batek nola on egiten digun erreparatzea ere: horregatik baita berri on, horrexegatik baita ev-angelion deitzen zioten gure ebanjelio bedeinkatua. Aste honek ere baditu bere berri onak, on askoak, batzuk. Lehen hauxe bera, adibide ederra:

Solidaritatezko historia isila zeraman izenburu. Estibaliz emakume petxentaren abegi oneko bihotza ikusten da bertan. Duela lau urte hasita, Mohamed eta Lala, neskamutiko saharauiak hartu eta zaintzen ditu bere sukalde eta bizitokian. Hori bera estimatzekoa da; baina, ederragoa oraindik, Estibaliz bera gorra izanik, Mohamed eta Lala ere entzumen urrikoak direlako, hiruen arteko harremanak askoz zainduagoak eta gertuagokoak, gorren ta gormutuen artekoaz baliatzen direla jakinik.

– 52.000 metro egin ditu igerian Karlos Pe

2 thoughts on “Kaleko berrionak – 2

  1. Ongi zegok oasi bat kausitzea berri onen basamortuan.
    Kontu bitxia Andoaingoa, soldata murriztea xedatu ditek batzuek eta bertze taldeek, alkatetza erdietsi ez izanak sortu zien haserreak bultzaturik, ez ditiztek murrizterat utzi nahi. Bistan duk kasketak ez direla soilik haurtzaindegietan suertatzen.
    Legealdi honetan Andoaindarrek halako anitz ikusiko dutelakoan nagok, jokotik zokoratuta egon direnak zelairatu dituk eta berriki arte dena beren artean banatu dutenek ez ditek legezko arautegia onetsi nahi. Jai ditek. Ohitzea zeukatek!
    Egon bizkor.

  2. Eskerrak notizi onak norbaitek biltzen hasi den. Ea askok eta askok, bakarra bada ere gustora, zure bidea jarraitzen duen.
    Bai, alkate eta zinegotziek beraien soldata jeitxi behar dute nahi edo nahi ez; beraiek guretzat lan egiten dute eta gure baino soldata haundiagoa, hori non ikusi da?? Morroia behar zuena, nagusi uste dela, hori aldatu behar du.
    Eta hor dabiltzan teknikariei ere txolloa amaitu behar zaie; hau da goizez lan egin eta arratsaldez ez, gutxienez 8 ordu lan egin behar dute eta orain gutxiago lan egiten duten ordu hori edo ordu hoiek, nire kasuan, nire baratzara belarrak ateratzera, gero paperak askoz hobeto idatziko lituzke, zertaz ari den imaginatzea utzi eta praktika izango lukeelako.
    Izan untsa!! Pozik bizi!! Libre izan eta aldaketak sortzea lortuko dugu, bai horixe!!!
    Aurtengo uda xelebre doa, ezta Pello??
    Muxu bat, Amaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude