Zoragarria!

Auzolanak badu indarrik: erabiltzen den herrian, noski, eta ingurukoen inbiri errean. Atzo xoratuta eta guztiz pozik itzuli nintzen Lizoaindik. Non dagoen galdetuko du giputz-bizkaitar zenbaitek. Iru

2 thoughts on “Zoragarria!

  1. Ederra egitasmoa, ederra ekimena, ederra auzolana. Gazteenek ere beren gain hartuko ditek ardura. Zuhaitzak ezagutzeko ez ezik, errespetatzeko eta zaintzeko erantzukizuna beretuko ditek. Ibar osoa gehiago elkartzeko balioko dik.

    Duela 75 urte hasi zen ankerkeriak desitxuratu nahi izan zuen mundua, Euskal Mundua, alegia, suspertzen ari dituk Erroibarrekoak. Berriki Perpetua Saraguetaren idazlanak argitara eman ditiztek. Lintzoaingo hondar erroibarreradun zaharra, Gabriel Soto Irulegi, 2009an zendu zuan. Halako auzo(ibar)lanak eginez, aitzinako ohiturak ederki zainduko ditiztek Erroibarrekoek.

    Egon bizkor.

    Hondar oharra: ez zekiat ene ordenagailuaren hutsa den baina helbide horietan ez zezakeat fitsik ere ikus.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude