Exker kaxkar

Halaxe nago… Exker eskuko bost atzamartxoekin lanak ditut idazteko. Eta noski, behin idatzi dudantxoa, etxeko ilobasoari idatzitakoa kopiatzen dut hemen… jakiteko, besterik gabe, nire ezkerra motztxo baita aise idazteko. Hauxe idazten nion:

Atzo ordu hauetan, minez ta oinazez nengonan, Arrasatea bidean, kotxean besoko oinazeak ezin eramanik.

Esan, ezkerreko bost atzamartxoez solik ari natzainala izkiriatzen… eta ez dun erraza, benetan… Nolaz ta nolatan hori dena? Ba, atzo, zazpirak eta laurden aldera, azken meza organoan lagundu eta gero, korutik irtetean, atea zabaldu besteapasa zedin eta, niretzako tokirik apenas, eta, eskileraren hiru mailetan behera erori eta besoa atera ninenan. Hura hunan, hura, oinaze xorrotx mintsua! Arrasatera eraman urjentzietara, han besoa bere tokira ekarri, sartu bere xokoan, eta oinazea moteldurik, ongixko; baina moteil ta moteilak nik pasa nituenak! Ba, hori, etxeratu… pozik ni, min nabarmenik ez nuelako… baina ohean ezin topa pausaleku ta postura egokirik… gaua luzexka gertatu zitzaidanan. Halere pozik, zutik eta tente hobeto nenbilelako. Pozik ibili naun goizean: solamente, mezanagusia jo behar izan didanala, organista duin antzeko bakarra izanik, eta erejistrazio barroko samarra erabiliz, baxu ta txirimia moduko txilibitu batzu konbinatuz, eta oinak noski, baxuak jotzeko, pedalierra, alegia… ba, azken pieza ez gainerakoak, lagundu beharreko kanta guztiak, alegia, nahikoa ondo jo ditinenat esku ezkerrarekin… bazirudin ‘mano izkierda’ on samarra daukadala, hala esan zidatenan…

Horrela gauzak… ‘kabestro’ samarra izanik, ‘kabestrilloan’ ipini zidatenan esku-ukalondo ta beso, uhal gozoz lotua… hor nenbilen ni, gizajoa, anaia fraile umoretsuok barrettikiak hainbe algarak ere eraginarazten dizkidatela… Hortan gelditu denean gertakizuna, erorketa horiek lepauztaia edo beste hezurren bat triskatzeko lainekoak ohi direnez, neroni ere umore onentsuz, eta, tira, atzoko afalondoa eta gaurko santiokada primerako animoz ta umore bixiz zeramakinagu…

Honek denak esan nahi duena, blogean idazteko eskerrona bai, baina ezker ona exkaxtxo ote daukadan, bost atzamarren dantzatu beharra egoki eramateko.

Bueno, gauzak onbideratzean, ezker-eskubi iaiotzean, jarraiko dinagu lanean, konforme?… Hala beharko din ba!! Muxu pare bat

6 thoughts on “Exker kaxkar

  1. Hobe zenukete igogailuren bat jartzea korurat igaiteko. Zaharrei ez ezik, elbarriei ere laguntzeko. Halako erorketak, bai, gaiztoak izaiten ohi dituk. Lepauztai, belaun, orkatila eta saihetsetako lesioak saihets litekek halako tramankulu bat jarriz gero. Ez duk txantxa, gure idazle, metereologo nahiz organo joilea hainbat egunetako galtzeko bidean izan gaituk.
    Zaindu herorren burua eta oinen azpikoa. Arren!
    Egon bizkor.

  2. Animo, Pello.
    Besoa etorriko zaik bere lekura, eta ea asmatzen duan oheko postura harrapatzen.
    Eguraldiaren pare geratu haiz oraingoan, hura ere kaxkar samarra zebilkiagu eta.
    Besarkada.

  3. Pello gertatu zaizuna larria ez den arren,pazientzi handia beharko duzu;gauzak lehen bezala egitera heldu orduko denbora igaroko delako.
    Esperientziaz diotsut.Urte bete pasatu da maiatzean,liburu-apal batetik zintzilik geratu eta eskuineko besoa atera nuela.Baina,orain besoa ondo baino hobeto daukat.Ordenagailua eta bestelako eginkizunak utzi eta paseatzeari ekin nion besoa aske utzi zidaten arte,beraz,guri zure berriak jakitea asko gustatzen zaigu eta gure kalterako bada ere,antzeko zerbait egin dezakezu,Urbia eta inguru horietako haizea ez zaizu gaizki etorriko eta zergatik ez hondartzetakoa ere?
    Agur bero bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude