Hain gutxigaz, ta hain jolasti?

Hori zen gure ateraldi bakarra. Bi katakume, gorria bata, bexbeltxa bestea. Zein bixiago? Gorria, nik uste. Beltxa, gaur arratsean ere lotan zegoen, bi begiak makar-bekarrez itxututa. Eskuan hartu, ta goxo goxo, kontuz tentuz, bekarrok kendu ahala, grurr-grurr mantxarrean zegoen gustura, esku-ahurra ohantze

Pobretan pobre

Mexikon, Saltillo hirian, bada kazetari sanosano bat, Armando Fuertes Agirre (euskal odolekoa amaren aldetik) bere buruari lehenik eta beste hainbati ere neurria ongi hartu eta barrealgara arnas bikainekoak egiten dakiena eta dizkiena. Caton deitzen diote eta halaxe izenpetzen ditu bere lanak. Ongi ikasia dauka pertsona sanoaren katona. Hemen duzu, aurreko esanikoen egiaztapen koxkor bat

Lau pertsona eta beste hainbeste pertsonaia dauzkagu Jesusen parabola honetan. Lukasen ebanjelioan (19, 11-28) dator: ez nahastu Mateoren errege berexiarekin. Hau, errege izendatzear den hau, eta izendapen bila doana, hau berexixkoa da. Baina, kontua izenburukoa da: Hauetan guztietan, lau gutxinez baditugu eta, nori emanen zenioke, edo-ta nori emango diozu zure

Suizakoa baino xuxenago

Oilaritea deitu diogu goiz esnatzeko tenore txintxoari. Oilar dianak urrutixko direnez, nire leihopeko txantxangorriaren, kasu honetan zintxurtto garbi zolia ez baino, esnatzeko puntualitatea nahiko nuke nire baitan goizero.
Ixtrumentu ttiki hain tresnatxo perfektu puntuala non sortu dute? Asteon, goizero goizero, astelehenean bezalaxe beste bost argixintetan ere, goizeko laurak 14