Adarbakoitza *

* Juan de Tartasek 1666an argitaratu zuen atzokoa. Juan Bautista Agirrek, ia bi mende geroago, Asteasun bere predikuetan emanak, 1850ean argitara ziren. Hantxe gaurko hau ere. Asko aldatu ote da atzoko Juan de Tartasen kontakizunetik? Bata bezala bestea, klasikoaren kasta sanokoak ditugu biak.

Gure Jaun Jaungoikoak egin zituen gauza guztiak, gizona ez besteak, beren sortzetik hasi eta behin ere nekatu gabe ari dira bakoitza bere finari dagokion egitekoan. Eguzkia, ilargia, izarrak, lurra, sua, ura, haizea, eta beste gauza guztiak gau eta egun egiten dute, eta munduak dirauen artean egingo dute, beren Egile Handiak eman zien lana. Eta, gauza harritzekoa!, zentzurik ez duten gauzek hain leialki eta zuzen beren finari jarraitzen diote, eta

Onsa hilceco bidia *

San Damaszeno jaunak gure miseria ontsa eta ederki erakusten du figura eta parabola eder honetaz. Dio saindu hark gizon bat egun batez animalia gaixto eta kruel baten ihesi zoala, zoin deitatzen baita unicornis, erori zela leze, osin eta xilo handi batera; erortzean leze hartara, lotu zela tin-tinka zuhaintze edo arbre xipi bati, zoin baitzen leze haren bazterrean, esperantza zuelarik segur zela, bere oinak leze haren zolan bermaturik eta bere eskuez eta bere besoez pareteko arbrea tinkaturik. So eginik gizon hark leku triste hari, ikusi du bi sagu, bata xuri, bertzea beltz, zuhaintze haren zainen eta razinen jaten eta trenkatzen, eta kasi zuhaintzea, zainak trenkaturik, erortzera zoala. Ikusi du halaber osin eta leze haren zolan dragon terrible eta horrible bat, ahotik su eta ke aurtikitzen zuela, iduri ezi ingurunekoak bizirik iretsi eta deboratu behar zituela. Ikusi du haboro: leze osin haren bi bazterretatik laur suge handiren buruak jalgitzen zirela. Ikusi du goiti so eginik, zuhaintze haren adarretan behera erortzen zela ezti gotera bat eta, kontsideratu gabe pean eta bazterretan danjerak zonbat ziren handiak, gizon hura zegoela ahoa zabaldurik ezti haren goteraren jateko eta gozatzeko.

Figura eta parabola honen esplikazionea entzun ezazu, nahi baduzu ikusi eta ezagutu ontsa zure miseria eta kondizione miserablea. Unicornis, bestia gaixto eta kruel hura, da herioa, gizonari eta emazteari gerla oren oroz egiten duena. Osin eta leze hura da mundua, tribulazione eta kalamitate oroz betea. Zuhaintze edo arbre ttipi hura da gure bizia edo gure biziaren izaria eta mesura, zoinen zainak bi sagu haiek