GureAita ekomaitasunez

Gure Aita,
basoan eta itsasoan zaudena,
basamortutan eta hirietan bizi zarena.

Santua bedi zure izadia,
indartsu, biziaz gainezka,
hala bedi zure kreazio ederra, garapen aparretan ipini diguzuna.

Betor gugana zure jakinduria,
gure eskuerara utzi duzun edertasun handia zaindu dezagun,
uraren bizia, loreen txukuna eta ortzadar dotorearekin batera,
eguzkiaren printz epelak eta amalurraren errai emankorra,
lurpeko atseden fresko iluna, den-dena mantentzen asma dezagun.

Egin bedi zure borondatea,
Zure irudi eta antzeko gizaki jator portatuz,
kreazio biziduna kutsagabe mantentzeko ardura onar dezagun.

Emaguzu gaur eguneroko berdetasun berriberria,
belaze ta mendiotan, baratzetan eta baita hilzorira doakigun lur gajoan ere.

Barkatu gure ardugabekeria,
Zugandik jasoa ez zaintzeagatikoa, guk, maitasuna medio,
kutsatzaile tematsu guztiei barkatzen diegunez gero.
Hertsatuki eskatzen diegu eten dezatela behingoz
ludiaren suntsipen eta xautze lan oro.

Eta ez gaitzatzu utzi desertifikazioan erortzen,
ez baitu sortzen heriotza besterik,
zure esku ona ukatu eta bizia hustu besterik,

eta libra gaitzatzu konformismo guztitik,
gu guztion bizitzak dinamismoz lora daitezen
eta lur azala bizi berdez berregin dezagun.

Amen. Bedi halaxe.

Aa zelako astea!

Normala! Honenbesteko aste espeziala botata, ia goizeroko gosarittikiko solasa, zelan bestela, eguraldi hain nabarmen honena izan dugula. Kontu asko eta askotarikoak joan dira. Bat apartatzekotan, gure ermano baserritarrak bere osaba artzain bati ikasi omen ziona:

Nork santutu du San Auto zikina?

Ermano baserritarrari eskatu diot laguntza goizean. Baita eman ere… antzemango diozu.

Autoak mendera gaitu.
Hara bere mandamentu obligazioz betetzekoak:

1. Autoa gurtuko duzu zure diru eta izerdi guztiz.
2. Bide orotan ta nonahi preferentzia emango diozu, baita herio arrisku larrienean ere.
3. Ez jaso etxebizitzarik ezpada garajetxo kurioxo-kurioxoa azpikaldean duela.
4. Umearen jolasgureak baino lehenagokoa da auto nekatuaren deskantsurako garaje sakratua.
5. Izurriteak zientoka buru hil baditu,

Ederra laborea!

Bakoitzak bere soroa laboratzen du: laboreaz dator uzta, laboreaz kultura.
A zer nolako algarak gaurko gosarittikian! Iraila aipatu orduko, han atera zaigu ermanotako bat, lehen beti Agorra deitzen geniola, gipuzkoarroi propio akordaraziz.
– Ta baita garoilla ere.
– Hik inoiz egin al dek ba garolanik? Garotako sega pikatu eta