Nork santutu du San Auto zikina?

Ermano baserritarrari eskatu diot laguntza goizean. Baita eman ere… antzemango diozu.

Autoak mendera gaitu.
Hara bere mandamentu obligazioz betetzekoak:

1. Autoa gurtuko duzu zure diru eta izerdi guztiz.
2. Bide orotan ta nonahi preferentzia emango diozu, baita herio arrisku larrienean ere.
3. Ez jaso etxebizitzarik ezpada garajetxo kurioxo-kurioxoa azpikaldean duela.
4. Umearen jolasgureak baino lehenagokoa da auto nekatuaren deskantsurako garaje sakratua.
5. Izurriteak zientoka buru hil baditu,

One thought on “Nork santutu du San Auto zikina?

  1. Kontu bitxia beribilek hildakoena. Barne Ministerioaren kontua duk hau. Sail horretako ministroek, balantzeak egiten dituztelarik, beti aipatu ditiztek hagitz zenbaki erranahitsu bezain latzak. Aitzitik, ez ditek nehoiz aipatu zuzentzen duten alorraren hil kopururik handiena beribilei dagokienik. Honek, jakina, ez dik botorik irabazarazten, isildu behar den afera, beraz.

    Bertze alde batetik, Historiak barkatuko omen duenak errana aintzatetsi beharrekoa duk, txinatarren artean, beribildunen portzentajea gurea bezalakoa balitz, munduan bertze bortzehun milioi beribil gehiago leudekek, honek dakarren kutsadurarekin. Natura geronek izorratuko diagu. Ibilgailu ez-kutsakorren aldeko errokari eutsi behar zioagu.

    Badiagu, bada, oldozteko autua: autoa hautatu ala ez.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude