2 thoughts on “Gaztea gazte!

  1. Batzuentzat gogoko liburua dukek, bertze batzuentzat, beharbada, berantegi iritsi duk. Etorkizuna ilun ikusten dutenei argi moduko zerbait eskaintzerat, ongi etorria. Jator aitor dezadan, ez diat irakurri. Baserritarrak gomendatua bada, eginahalak eginen ditiat erdiesteko. Anitzetan, egoerak bultzatuta, lantegiko sasikumea zinez jipoitzeko aiherrak gaudelarik, ongi letorkigukek halako libururen bat bertze ikuspegi alaiago edo gogo-pizgarriago bat eduki dezagun.

    Arrazoi zian telebistan ageri zen lelo batek: erronkarik zailena, bizitza duk. Ea halako laguntzen bidez eusten diogun.

    Egon bizkor.

  2. Maitasunarena behar-beharrezkoa Pello, baina ez gazteentzat soilik! Denok ikasi beharreko lezioa izango da. Lehengo batean, esamolde zinez adierazgarri bat leitu nuen, eta, nire ustez, badu egiatik. Hala zion: Gazte batzuk uste dute mundua haiekin hasten dela, baina edadetu batzuek, aldi berean, haiekin bukatzen dela.

    Segi jator!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude