4 thoughts on “Ekainak 23-koa

  1. Oraingo tenpora egunak ikusirik, jator (eta gixon) aitortuko diat, izu nauk, hondar egunok baldin badira larrazkenaren iragarpena, heldu zaiguna pairatzeko izu. Haizerik ia ez, egon dena hegoaldekoa. Egunez zohar, gauez epel. Euririk ez. Idortea.
    Hau, jakina, gure eskualdeari, Iru

  2. Beti baten bati galdetzekotan, Pello, eta zein zu baino egokiagoa horretarako? Badira bi esaera zahar atentzioa ematen didatenak, baina erabat ulertzen ez ditudanak. Hona lehena:

    – San Bartolomeak ezkero, mendi txikiak itzal haundia (eguna laburtzen doa, ados, baina azal zaidazu mesedez itzalarena, jakingo duzu-eta)

    Bigarrenak ere abuztua du aztergai:

    – Abuztu erditik aurrera, eguna moztu eta elbia zorroztu (esaera honen adiera garbi dago baina hala al da? Eulia indartu egiten al da uda abuztu erditik aurrera? Izango dezu zuk arrastoren bat)

  3. Lasai, Txantrea. Udazken gehiena ‘alertan’ igaro beharko diagu. Joan deneko udari aurrez iradoki niontxoa, gaurkotuta, geroxeago ipiniko diat blogean… itxaropen poxitxo bat beharko diagu eta…

    Koxme, ‘mendi txikien itzal handia’, eguzkiak bere ibilbidearen uztaia asko jaitsi duelako duk. Albotik ziak zuhaitz, mendi eta tente samar guztiekiko. Ekain goian, makila tenteak errainu ta itzal motxa egiten dik. San Bartolo inguruan, hasi zaiok luzatzen.eguzkia kasko gainean ez baino, alboagoan duelako.

    Eta euliena, ez zekiat zierto: Baina, gaxoak (ez amezketarrak direlako, baina bai amezketarrok elbi omen garelako), hegada axkarreko abildade gehienak emanak ditiztek eta, latoxo nazkantetuta egon ohi dituk, ez badira leiho txokoetan baxtertu, ondorengoentzako habi bila hasita egon ohi dituk eta. Aste honetan, auskalo zenbateko pilak egongo diren leiho txoko batzuetan, batez ere txori genero batzuk joan direnetik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude