Bi erregusto

Ez da erre-gustua ez, gustu zapore doblekoa baizik. Gustua bikoizteak ez dakit errregustatzearen zapore azpimarratua harrapatzen duen. Gibeldasta deitzeak, berriz, gibelaren gustua nolakoa ta zenbatekoa den jakinik, ez dakit horrek ere harrapatzen dion dastatze erreanitzdun horrek damaion doblapen doblekoa. Horrekin jardun baikara gaur solasean: hiztegietan begira pare bat anaia, geure baitan barre eta algara, ageri diren hitzak, benetan, barregarriak ere baibaitira, gibeldasta horren tamainakoak. Hala erabaki dugu: batzutan, herriko argienen ekarriari ere ataka zabaltzea ongi datorrela, alegia, denok dakigula erregustu horrek zer sinalatzen duen

Eguzki xuria

Hegoak txuritzen du eguzkia. Hala dio atsotitzak: Eguzki xuri, labearen gainean. Hegoiak, batez ere hegomendebalaren astinduan datorrenean, hozbero labexka sortuz, lainoxka mehar altuak ekarri ohi ditu, penintsula gehiena zeharkatuz. Haize epel lehorragoak garraiatzen ditu, baina altuxeagoko hotzak saretu ez baino, ehun itxi zarratuan tinkotzean, eguzkia han parean, xurituta ikusarazten digute.

Bazekien gure baserrietako asabak zerk zuriarazten zuen eguzkia eta, benetan beldur zion horri negupartean batipat. Neguko eguzki txuriaz ez piatu! esango zizuten. Eta bazen atrebittuagorik sasoi haietan ere: Abenduko eguzki txuriarekin eta ostatuko neskatx ederrarekin, ez piatu; halaxe botako zizuten gordinkeria handirik gabe.

Ez baita batere fidagarri gertatzen, hegoiaz datorren aldaize egonkaitz hau, normalean baibaitaki goi inguru horiek bezten ere. Begira zeinen ederki adierazi diguten honako erranairu bitxiok: Eguzki txuria, atze beltza, hala zioten Goizueta aldetik. Euski zurixak ostondua baltza, Arantzazu inguruotan; halaxe bildu zuen Kandido Izagirrek. Hitz berezixkoa dirudi

Joxe Mari Arozena hil zaigu

Joan zen ostiralean, herrenka herrenka, lanean, nola bestela, komentuko aroztegira joanik, sarrerako eskaileretan erori eta kolpe larri bat hartu zuen buruan. Bi egun iraun ditu koman, gaur goizean Jainko altzoan atseden hartu duen arte.
Arantzazuko anaidian bizi garenon artean, erdik pasatxo 80 urtetik gorakoak, eta gehienak ermanotakoak ditugu. Hauxe nire ermano baserritarretako aproposenetakoa: umore aparta, oreka konpletoa, haserre punttarik ere ez, ateraldi sano sakonak, irrifarra beti, ona ta ongilea, lagun ta laguntzaile aparta, hitz okerrik esaten ez zuen ikasi,

Gaur 49 urte

Pozik ta gustu osoz eman dut gaur goizeko meza, gure aitasantu Juan XXIII bedeinkatu haren izenean: dohatsu izendatu zuen gaurkoaren aurrekoak, eta pozik gomutatu naiz orain 50 urte bizi izan genuen pozkidantzazko ta itxaropen garbieneko sasoi huraxe. Teologia ikasten ginen hemen Arantzazun urte haietan: bai pozik eta bai gustura, teologilari berritu haien bideak urratzen eta jorratzen.
1958an, herenegungo egunez hil zen Pio XIIa. Angelo Giuseppe Roncalli pottolo irrifartsu aittajaun maittagarri hura aukeratu zuten. Handik hiru hilabetera, urtarrilaren 25ean, Erromako San Paulo basilikan azalduko zien han bildutakoei (orduan ez zen telebixta eta horrelakorik) nola Erromako Elizaren Sinodoa ospatzea zen bere asmoetako lehena; baina, horren ondoren baita, bazuela Eliza osoaren Kontzilioa ospatzekoa ere, eta baita Zuzenbide Kanonikoko Kodea eraberritu eta zuzentzekoa. Aita Eugenio Agirretxek esaten zigun bezala, teologia ikasleon maisu baikenuen,

Halaxe egokitu!

Negar malko pottoloak bota ditut, begixkina banatan behera, gure anaia Joxe Arregiren A nuestra madre gaurko lantxoa irakurri ahala, ezin bainien lehorrean eutsi, hain sentikor buxtiarazi nauten ttanttan iheskor goxo geuron baitako horiei. Ama Juli, esateko, Arantzazuko fraileotan den-denok maite genuen.

Gustatuta apartatua neukan

Gaurko 75 urtemuga gogoan, Gernikako Asmoen zerrenda ikusi bezain agudo, Angelelli gotzain martiriaren lana etorri zait akordura. 53 urte zituen gotzain gazteak garbitu zutenean.
Martiri harexenak dira Gizakiaren estatutuak, 12 artikulutan Enrike Angelellik berak asmatu ta landuak:

I. Bandoa jo eta gaurtik aurrera egia bakarrik da balio duena. Eta egiaz batera, bizia: goazen denok elkarri esku emanda, egiaz bizitzera.
II. Bandoa jo eta bedi hau ere: egun guztiak, trixte ta ilunenak ere, igande goiz baten kategoria izango dute gure artean.
III. Erabaki dugu, gaurtik aurrera leiho guztietan eguzkilora bana haziko ta zainduko dugula. Leihoak egun osoan beude zabalik, ilunean bezala argitan, leiho bakoitzeko itxaropen berde orlegia hazi eta eman dadin eguzkitara loratan.
IV. Bandoa jo eta erabaki dugu: gizakiak ez duela aurrerantzean beste inoren mesfidantzarik izango. Bata bestearekin fida bedi, palmondoa haize xuxmurrarekin bezala, haizea aireaz fidatzen den neurrian, airea zeru urdinez fido den neurrian.

Esaldi bakar ziurra hau: Gizakiak, batak bestearen konfidantza beza, haurrak bere lagunarekikoa duen neurriberekoa.

V. Erabakita uzten dugu: gizon-emakumeek gezurraren uztarpetik libre bizi behar dutela gaurdanik. Ez beza inork behar isiltasunaren defentsarik, ezta hitz larrien atakerik ere. Begi garbi distiratsuekin eseriko dira mahaian denak eguneko otordura: postrea baino lehen mahairatuko baita egia garbia.
VI. Ezezta ezingo den bandoz botatzen dugu dekretua: justizia eta klaridade garbia izango dira nagusi gure artean; eta horrela, alaitasunaren eta pozaren ikurrina zabalduko da gure kale eta enparantzetan.
VII. Dekretuz zabaltzen dugu gure herriko kezka eta disgusto bakarra, maite dugunari maitasunik ezin emana izango dela, badakigu-eta, ur pixka batek lorerik apainenak edertzen dituela.
VIII. Baimentzen dugu eguneko ogiak eguneroko lanaren izerdi usaina ekar dezan; eta batez ere, eguneroko otorduan maitasunaren xeraz bigundua etor dadin mahaira.
IX. Baimentzen diogu bandoz, nahi duen orok, bere bizitzako edozein ordu eta egunetan, traje xuri garbia jantzi ahal dezan kalerako.
X. Definiturik uzten dugu, bandoz hau ere, maitatzen dakien aziendatxoa dela gizakia, eta horregatik dela hain justu ona ta onurazkoa, goizeroko artizarra bera baino estimagarriagoa.
XI. Dekretuz agintzen da ezertxo ere ez dela izango ez obligazio eta ez debeku: den-dena libre mantenduko da, nahi duena errinozeronteekin jolastu dadin, eta nahiago duenak papar hegalean begonia handi bat eraman dezan, hala nahi badu.

Esaldi bakarra: Hauxe bakarra dugu debeku: Maitasunik gabe maitale ibiltzea.

XII. Bandoz debekatzen dugu: goizeroko eguzki distirarik ezin erosi ahalko dela diruz. Uxatu dezagun beldurraren poltsa izua. Diruak, baliorik izatekotan, festetako abestiak ordaintzeko balio dezala.

Azken artikulua: Debekatua bego bakoitzaren kapritxoen arabera portatzea, eta halaxe nahi dutalako ahoskatzea. Aurrerantzean, libertatea su goriaren isla ta lama izango da, erreka garbienaren ispilua, garialearen etorriduna, bakoitzaren bihotzean seaska goxoa duena