Hamaika ikusteko

2011.a izanik, azaroaren 11an juxtu, hamaikako askotxo egokitu zirela pentsatu zuen hamaikatxo izan zen hamaika ta gehiago bazterretan, noski. Ez dakit euskaldunok hamaika zenbakiari diogun errespeto ta deboziorik beste inongo hamaika kulturetatik bateren batek dion zenbaki dontsu horri. Hamaikatxo kontu pentsatu eta asmatu daitezkeenez, hamaikatxo modutara antolatzekoak, inondik ere, honako brasildar karrerista honen balentria dirudit beste hamaikatxoren artean apuntatzekoa: Danilo Perrotti Machado 30 urteko langile bizikleteroa izan da

Santa Zeziliaz 5

Arratseko eguzki orduen erreparoan ibiltzea gustatzen zait: aurtengo udazkenak lagundu izan digu hartan, horretxen afiziotan bizi garenoi, dela onddotan edo beste hainbat alorretako ikuskizun nahiz bisitetan.

Eguzkia erretiroa azkartzen hasi zenetik, mantxo asko abiatu zen 19.49 haien gorenetik, uztailaren 4an axkartzeko asmoa azaldu zuenetik. Uztail osoan 18 minutu besterik ez zuen azkartu bere erretiroa. Baina, hil honen azkenean, San Andres egunez juxtu, 3 ordu justu ta prexisoak izango ditu aurreratuak, arratsa laburturik, alegia; orduantxe joko du 16.49ko maila. Handik abenduko 3ra, minututxo labur bat besterik ez da atzenduko.

Gaur, ordea, Santa Zeziliak 16.53an eman dio despeida eguzkiari. Horregatik nion, Santa Zeziliak 5 minutuz duela luzexeago arratsa. Minutu erdia bihar, beste erdia etzi, halaxe joango da azaroaren azken egunotan, 20na segundoka galduko dituelarik hondar 5 egunetan. Laster baititugu urteko egunik laburrenak. Noiz?

Torizu Santu Guztien egunetik honuntza dakargun jaitsiera, data jakin batzuk gogoan hartuta. Azaroaren hasieran, Santu Guztienean, 10 ordu ta 28 minutuko eguna genuen. Gaur, Santa Zeziliarenean, 9 ordu ta 43 minutukoa. Sortze Garbiaren egunez, 9 ordu ta 23 minutu. Artean goizetik eguna laburtzen doanez, beste 5 kendu eta, 9 ordu ta 17 minututan, hortxe, izango ditugu urteko egun laburrenak: 20, 21, 22, 23, 24 eta 25, Eguberria justu, egun berri luzeagoetarantz abiatzeko.

58.Santa Zezilia eguna

10 urte nituen. Arantzazuko Kolejio Serafikoan bertako lehen urtea ikasten; beste ikasgai guztien gainetik latina, astean 7 eskola-saiotan, gogotik ikasi ere; eta gainerako ikasgaiak, serio saiatuz, hilabetero nota ematen baitziguten eta, ez zegoen apenas atsedenetarako tarterik. Amezketatik solfeoa jakinik eta dominaturik nentorrelako, Felix Ibarrondo ta biok, pianoa ikasten hasiak ginen ordurako. Hark bazekin Santa Zeziliaren berri, O

Ongietorria Arantzazura (eta 6)

Goazemazu basilika barrura: Gizarte pareko eskaileraburu estutik, 19 harkoska xapaletan aurrera, beheko zabaldi lasaira, ia gora begira jaisteko tamainan gara. Lau ate beltz, Txillidaren tailerrekoak, hor dauzkagu behean zain. Azpian ta barruan, bizitz-arnasa topa genezake, amaren tailer epel ilunkaran geure sorrera izan genueneko legez. Erraien argi-ilun gozo umel maitasunezkoan zabal ahal ditzagun bi begiak.

Eskilaratan behera,
itzalpe argira,
goazen barrundira:
sartu ahala, bertatik
goi ta behe hazi da.
Bota gora begiak
pinuzko sabaira,
aurrealde margotan
izarra diztiz da:
zuk begiratzerako
zeneukan begira. (biz)

Barrundi hazi handian, itzalpe bare argian, beste inon ez bezala sentituko zara. Espazio ahalik eta handiena, mendien gainekoa bildu nahi izan digute Oizak eta Laorgak. Oteitzak, gainera, areago hustutzen lagundu zien. Sartu eta aurreratu ahala, lepoa jasota, begi-kopetak goraka garamatza eraikinak. Ez dago zutoin potolo handirik, ez da argi zintzilikariorik; edonongo xokotik, zutik nahiz exerita, dena ikusten da. Ez dago pitxi eta urrekoloreko diztizaririk, aurreko albo banatako beirategien argi dizti xumea besterik. Bake-bakean, kontenpla ta senti, gozoro egoteko gune lasai zabal aberatsa prestatu ziguten garai berexi haretan: duela 60 urte.
Mendiko xumetasuna maitarazi digute hor barruan: bertako materiale betikoak erabili dituzte; zer, bestela, 730 metrotara dagoen mendi magalean. Arantzazuko harkaitzeko harri urdin-grixara eta goiko buelo osoan, pi

Ongietorri Arantzazura (4)

Plazoleta ertzetik Basilika aldera begira, hain baita estua eta hain betea gure Arantzazu ttiki ta luzexka hau, apenas ikusten dugun dorre motxetako bat eta han atzean mendirantz doazenen guardian dagoen dorre luzea besterik. Basilikara hurbildu asmoz pauso batzuk eman orduko, zerbitzugunea daukagu aurrean: hor dira komunak, hor da oroigarrien eta oparien denda, eta hor da Turismo bulegoa ere. Hiru zerbitzuok dira agirikoenak eta baliagarrienak.

Badu, ordea, beste xederik eraikintxo horrek: Bideen loturagunetxo ere bada. Hoteletik nahiz urbialdetik, ekialdetik datorrena hortxe Basilika parean hasten da xume ta mantxo, harkaizpetik gora; hor gertuagotik ekingo dio, baita, plazoletatik eskileratan gora, autobusen gunetik irten eta mendebaletik igo nahi duenak; berdintxu hegoaldetik, beste eskileratan gora entsea nahi lukeenak. Misteriorantz, Topagunerantz, edo Gomistegirako bide berri ongi ta egoki antolatuan egurastu nahi duelako gora doanak, hortik ere badu nola inguratu eta igo.

Zerbitzugune hau, hor dagoen tokian, harkaitz gotor ta trinko bati kamustutako seinaleak disimulatuz osatu da. Harkaitz lakar ta sendo hori plazoletaren albo bateraino iristen baitzen lehen. Arkitekto lanetan dabiltzanak, eraiki bai, baina ezer bertokorik kendu behar deneko, atximur eta min sentitzen dute, bertan bertako dena, nahiz eta harkaitza izan, bertatik erauztea ezin baitute eraman.

Baina, badu beste gune berexi baten neurria ere. Basilika egin zenean, bertaratu arte ez zen bistaratzen elizaurrea, harkaitzgune hau eta orduko eraikina kanporago iristen baitzen bihurgune handi bat medio. Harkaitz mando hau arraso kendu izan balitz, plazoleta bestekaldeko bihurgune puntatik bistatuko zen basilika. Baina ez ikusi, aurpegiz ezagutzeko eran, hor aurreko Oteitzaren hamalau harritzarrak. Hamalauen aurpegiak zehatz ikusi ta bereizteko urruneneko neurrimaila, hortxe, zerbitzugune honen gainean kokatu zuen Migel Anjel Alonso del Val arkitekto jaunak. Egizu aproba, hamalauok aurpegiz ezagutzen badituzu.

Goazen, gertura gaitezen basilika aurrerantz: dozenatxo bat pauso eman orduko, ohartuko gara, ezker horma horrek Gandiaga Topagunea ostendu eta tapatu digula. Aurreraxeago, eta ezkerreko eskailera parean, hortxe bai, hor dugu berriz bistan sei kubotzarren multzoa. Baina, sei-zazpi pauso nahikoak dituzu, aibala! berriro Gandiaga multzoa, hor goiko pretilak gorderik uzteko. Baita plazoleta bera ere. Atzera begira, harri landuzko koskadun eskilara txukuna goititzen eta, urki ta elorzurien ilada jarraiki, Aitzabaleko harkaitza ikusten dituzu.

Aurrean, berriz, Arantzazuko gune nagusia, hortxe, aurrez aurre. Pixkeka, ta banan-banan, izkutaraziz bezainbat azalaraziz ta gertuaraziz sentitzen dituzu hemen denak, hain estua den esparru luzexkan, ikuspuntu ta perspektibak hainbeste zaindu diren txoko berexi ta maitagarri honetan.

Ongietorri Arantzazura! (2)

Eraikinak fijo paratuak badaude ere, inguruko natura gertuko hori bizibizirik dago: bere belar anitz, lore ta landare, barraskilo ta zizareak tarteko, zozoak eta buztangorriak, txirriskila ta kardantxiloen txorrotxioak -garaian garaikoak- denak lagun, lau urtaroen ekarria dibujatzen, margotzen ta apaintzen dihardute auzolan ederrean. Bertan mantxo ibiliz arnasa zabal gozatzeko abagunea damaigu inguru osoak.
Baina Topagunetik gertu, zer ote den galdetzeko gogoa damaigun beste zeozer karratu misterioduna daukagu. Hain zuzen ere, bere sorle eta egile Migel Anjel arkitektoak eman zion grazia ta izena Misterioa baitu.

Basilika da sinesmengune
Topagunea kultura,
bien artean, bihurguneka,
hainbat bide ta lotura;
ta hor tartean, Misterioa,
pausa nahi banu gustura,
barneko baitan isil-gordetan
goxatuz bihotz-azkura

Ongietorri Arantzazura! (*)

Non koka zindezke, Arantzazura iritsi, plazoletan aparkatu eta, lehen begirada kurioxo batean Arantzazu erreparatzeko? Grabazio kamera bat toki egokian ipintzea bezain inportantea, garrantzizkoa zenuke, zure bi begiak dena ongi jaso dezaten, nontxu kokatuko zaren.
Kotxetik irten orduko, zoaz trokarte sakana ikustera. Jo zubi antzeko burni herdoilduzko baranda luze horretara, basilika aldeko ixkinerantz. Hor, pretilean arrimatu eta aurreraxeago iristean, begiratu ondo amildegian behera: bai plazoleta azpira, hutsune galanta jandako gune horretara, eta baita bestaldera ere; hor jabetuko zara komentuko etxe-branka luze hura nolako harkaitz mutur luzexka zindoaren gainean, ia zangalantrauka eraikia dagoen

EkoBira

Atzo goizekoa polita izan zen. EkoBirak kontsumo iraungarriaren aldera dagien ahalegina eta auzolana txalotzekoak direla, Gipuzkoan askok eta askok dakigu. Emaus elkartearen auzolandegi saiatua bere fruituak ematen ari da, Kutxak lagunduta. Han nintzen, pozik asko, atzo.

Aurtengo ekintzetakoa izan da, hainbat prenda eta tramankuluxka enkantean ateratzea. Hala bildutako euro sorta, ia-ia bi mila, Afrikako behartsuen arteko proiektu ta burubide ongarrietan bideratzeko. Diru horrekin, juxtu, 200en bat bonbila ipini ahalko dira beste horrenbeste etxe argitzen.

Zer eskaini nuen enkanterako? Noski, nik ez nun neure prenda partikularrik. Baina, akordatu nintzen, nola banuen, han goiko Seminariotik ekarria, tramankuluxka bitxi bat, gordetzea pentsatu nuena eta, Gandiaga Topagunearen eraikuntza abiatu zenean, neure koarto bulegora ekarri nuena. Zertxu den? Esplikazaioren bat beharko zuela eta, hauxe idatzi eta itsatsi nion:

ETXEBARRUKO HAIZE ORRATZA

Jose Agustin Mendizabal fraideak asmatu zuen hau, 1966an. Arantzazuko Seminario eraikinaren terraza gainean, hantxe prestatu zuen apropos behatoki meteorologikoa izango zenaren gunea. Haize orratza ipini bai, baina 766 metro altueran zegoen haizetoki babesbakoan, neguan batipat, ez zegoen kristaurik haize orratzari erreparatzera kanpora irtengo zenik.

Burua eta goiko almazenak apal egokietan sailkatuak zituenez gure fraide getariarrak, agudo eman zion erremedio xuxena bilatzeari, eta baita aurkitu ere.

Haize orratzaren oinean juxtu, burnizko katillu itxi batean, zortzi ikatz ttikidun sorta ipini zuen, ikatz