Haize jiro naturala

Aro giroak zein jiro ta jirabira eramango duenaren zain, gure aste dontsu garten honek jirabira naturala eman digu. Jiro naturala gure txoko bedeinkatu honetako haize negukoei dagokienez. Aurreko hiruhilabetealdi monotonoak erakutsi digu ongi, orduan seinala genuenaren haritik (haize mordoska falta zirela, alegia: S-SW-W-NW, ez zela agertu orduan horrelakorik, eta ezta etorri ere, hiruhilabeteko luzean

Ilbeheraren laurdenka

Atzo gauerdiko lehen orduan pasa ginen ilbeheraren ixurira. Ez zuen elurrik ari. Baina mardul emango zion gerora.

Ilargi koska bakoitzak 28 ordu inguru eman ohi ditu ekite-maila indartsuagotan. Beste sei egunetan seina ordutara datorren indar bizialdia, laurdenka bakoitzean lau ordutara azkartzen zaio. Airearen indar bizitze horiek larunbat eguerdi aldetik igande goizeko sierak alderaino iritsi ziren. Aire indarren nahasketa horrek daragio aroaren bihurritzeari ere. Akordatzen asteburu honetako traketsaldia noiztxu gauzatu den?… Bada, hori

Hamabi hilabete

Hamabi hilabete urtean, bai. Ilargiaren 28-29 egunek, ordea, urte osoan hamabi ilargialdi eta ia erdi osatzen dizkigu. Aurten, adibidez, Erregeen aurrean, urtarrilaren 4ean genuen ilberri. Datorren urtarrilean, aldiz, Erregena pasa eta 9an goizean goiz ilbetea izanen dugu. Alegia, ilargiaren erdi daitezkeen 14-15 egunak ez baino, 10-11 egun jaten dizkio urteak 12 ilargialdi horietaz gainera.

Horregatik gertatzen da, hiruzpalau urteen buruan,13 ilberri urte batzutan, edo 13 ilbete egokitzen zaizkigula. Aurten 13 ilberri izan ditugu: horrek, noski, hilabeteetako bati 2 ilberri egokiarazi (edo desegokiarazten) dizkio. Orain hurrengoz, 2008ko abuztuan ukan genituen 2 ilberrittiki. Abuztu ederra egokitu zen orduan. Aurten, ordea, uztailaren 1a eta 30a izan ziren ilberritto banarekikoak. Ez dut uste euri ta fresko desegokiaren oroipena besterik utzi zuenik aurtengo uztailak, kosta aldetik batipat; barnealdean askoz udatiarrago portatu baitzen, bero polit egokiaz ere bai, Araba eta Nafarroa aldean.

Hala nion udazken abieran: udaren hasieran ez nintzen akordatu baina, ziur naiz gure iparraldeko hainbat laborari oharturik izanen zirela beste pasadizo honekin: uztaila ilargi berriz abiatu zen eta San Inazio bezperan zuen bigarren ilberrittoa. Bada baserritar txintxorik, hilabete berari bi ilberri egokitzearekin asko fidatzen ez denik: beti egiten omen du barrabaskeriren bat… Ikasi nuen bezalaxe azaldu nahi izan dut.

Aurtengo urte honek beste aparteko edo azpimarratzekorik izan duen? Nik apirileko ilbetearen ondorengo ekarria seinalatuko nuke: ostotsen berrogeialdia munta baitzigun apirilaren 23tik maiatz amaiera artio, 17 arratsetan 19 trumoikada oparituz.

Ilbete eguerdiondoan

Eguerdia pasaberritan, 14,37an, ilargia biribil beteenean omen genuen. Ilberri ttikiak ez bezala, ilbeteak handik sei bat egunera daki abisatzen aroaren harila. Beraz, datorren aste erdi aldera, hortxe jakingo dugu bere ekarria. Herenegun nion gisara, koarta-tenporen egunak abiatzearekin batera, alegia, hortxe damaiguke hain beharrezko gertatzen ari zaigun euriaren abixua. Iparraldean tentuz jasoko dute garten berri.

Euriaz eta kopuruetaz jardutean, badakit txoko bakoitzari era bereziegitan egokitu eta desegokitu zaizkiola aurtengo urte xelebre samar honetan. Mendialbo gure honetan aurten 1280 litro daramatzagu. Ondoko 20 egunotakoa zenbatu barik, noski. 1760 inguru dugunez urteko batezbestekoa, dexenteko falta utzi digu aurtengo 12 hilabeteotan.
Aurrerapentxo bat besterik ez da emandako zenbakiarena; urte amaierakoak izan ohi dira honelakoak eta. Orduan saiatuko gara. Andoni Mirandak dioen baranoaren ederra poztekoa da. Hemen, barnealderago egonik, oso pixkakako mantelinttoa zen barano hori, xareegia aukeran. Kostan, eta itsasaldeko aire ezkoagoaz, bistosoagoa izango zen, bai.

Ea bada, ilbete hau portatzen hasten zaigun. Hurrengo batean ekarriko dut beste honako kontutxu hau: aurtengo urteak nola izan dituen 13 ilberri