Haize jiro naturala

Aro giroak zein jiro ta jirabira eramango duenaren zain, gure aste dontsu garten honek jirabira naturala eman digu. Jiro naturala gure txoko bedeinkatu honetako haize negukoei dagokienez. Aurreko hiruhilabetealdi monotonoak erakutsi digu ongi, orduan seinala genuenaren haritik (haize mordoska falta zirela, alegia: S-SW-W-NW, ez zela agertu orduan horrelakorik, eta ezta etorri ere, hiruhilabeteko luzean

4 thoughts on “Haize jiro naturala

  1. Gaur zortzi elurrak astindurik, berokia lagun. Gaur, aldiz, mankutsetan.

    Ea gauza garen egunotan idatzi ditugun oharrak ongi endelegatzeko eta egiaztatzeko gertatuko den eguraldiarekin.

    Egon bizkor.

  2. Eskerrak eguraldia normaldu dala, geroz eta gehio ikusten det urtaroak ez datoztela bat egiten duen eguraldiarekin, orain arte beroa izan degu (baita eurite galantak ere) baina abenduan beroa egitea..Oso arraroa dago eguraldia azken urteetan.
    Iruzkinak albiste guztietan bidaltzeko pisible izango balitz Berriak irakurle gehio izango luke eta jendea fidelago izango zan egunkariari, iruzkinekin sortzen diren eztabaidengatik, hori ere idazten dezuten Blogen irakurleak haundituko lituzkete. Ni nahiago det Euskeraz idatzi baina gaztelerazko aldizkarietan gehio sartzen naiz jendearen iritziak jakiteko, gehio ikasteko jende batzuk botatzen duten iruzkinekin eta zure iritzia ere besteek jakiteko. Eguberri on.

  3. Zuzenketak:
    Nahiago det Euskaraz idatzi eta irakurri (nere Euskera traketsa hobetzeko eta dakidana ez galtzeko ere).
    Berriak irakurle gehio izango lituzke.
    Eta nire iritziak ere besteek jakiteko.

  4. Goizean sekulako horma izan diagu, gure txoko honetan 4 gradu zeroz azpitik izan diagu goizeko 8etan. Gero eguna garden joan duk, hotza baina garbi.
    Uneon euria zir-zir etorri zaiguk.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude