Lilipatxo goiztarra

Bere oinkirtentxo tentean kukulutxo kukubildu horixka makurtuxe duela, hor piztu da lilipatxo nartziso taldekoa. Aurten goiztxo omen datorren, hala arduratzen zen gaur goizean gure ermanoetako bat.
Horiek ez dira bizi, ordea, eguneroko aldartetxoei begira, pertsonak ibili ohi garenera,

Joxe Mari Zelaia

Gaur goizean, zortzirak aurretixe, gu mezerdira iritsiak ginenean, orduantxe utzi gaitu, errezo batean antsika bi egun pasa eta gero, gure anaia maitagarri Joxe Mari Zelaiak.

A zer bi JoxeMari joan zaizkigun 90 egunen barruan! Hernaniko Pagoagakoa aurrena, onaren onenetik denentzako zuena, hura lehenbizi. Legorretakoa orain, onutsaren onentsuena irrifarrean denentzat zeramana, gaur goizean. JoxeMari Zelaia Zunzunegi zuen bere grazia: 85 urte gaindituak, 60 urte apaiztu zenetik eta 67 Zarautzen fraile gaxterik egin zenetikoak.
Arantzazuko basilika hasiberritan eman zuen meza eta ordukoxe bidali zuten Erromara, bere buru argi eta bihotz lasaia profitatuz, Erromako Antonianum ikastetxean Teologiako Lizentziatura lor zezan. Baita agudo eta probetxuz atera ere. Handik Boliviara 1954an, Arantzazuko bi dorre ttikienak amaitu eta dorreluzea amaiera bidean genuenean. 20 urtetik gora bete zituen Bolivian mixiolari, Kopakabanako Ama Mariaren Santutegian batzuk, Titikaka lakuaren 4000 metroz goiko mailako aire xaretuegian, birikak ezin behar bezala asetzen zitueneko egoera nekagarrian. Hala zioen berak: hango urte batek 20 hilabeteko nekea eransten zion gorputzari.

Tolosako San Frantzisko gure komentuan egondu zen hurrena, 3 urte pasatxo lan-da-lan, zerbitzu etengabekoan, irrifar atergabean, denen lagun, denek maitatu eta estimatua. 1978az gero, Arantzazuko anaidian izan dugu bere presentziaren ditxa eta bere zerbitzu kontinuo ta segidakoaren zorion bedeinkatua. Inoiz gelditu ote zen ohean jaiki gabe?

Ohore hiri, Jose Luis!

14 gaur urtarrilak. Ilbeltza bere erdira iristean bete duk hire eginbeharra eta ibilaldia. Pozik gogoratzen haugu eta, halaxe, pozik egingo diguk konpainia gure bidean, aurrerantzean ere, euskaldun jator batek bere betebeharra nola osabete duen, ez dugulako berehalakoan ahaztuko.

Hire irrika ilusio ta gurariak, alde batetik argitzerabidean bazihoazen ere, eta krisialdiak galgatu ditzakeen arren, edonork zekusak oilaritea (hire legun Bitorianoren hitz estimatuan) gero eta gertuago dugula.

Nik, Jose Luis, hire liburu pare baten apailatze eta azken igurtzien karian, duela 25en bat urte, gure artean, eta haurridetza lasai ta patxadakoan, igaro hituen, eta genituen, hilabete pare haiek ditiat nire baitan gozokituak. Eskena hainbaten artetik, bi zetozkidak harrapaladan, gaurko hire despeida entzun ta jakin orduko: bata, eta pertsonalena, lehengo Seminarioko goiko terraza lasai haretan, goiko behatoki meteorologikorantz abiatzen nintzeneko, hire txakur leial zintzo ondradu haren begirada

Anaia, arreba

Hementxe nire aldameneko anaia maite,
eta zu arrebatxo, bizi gaituen lurrazaltxo honetan kide zaitudana.
Errespetatua izan dadila zure izena ludi zabaleko hizkuntza orotan.
Antola dezagun auzolanean, inortxo zapalduko ez duen ludia,
inor baztertuko ez duen bizitoki ederra;
guztia denentzat dukeen mundua: ura libre, janaria ugari, airea garbi, lurra eroso,
dena denon eskura opari damaigun mundu emankorra.
Horrela, Aita-Ama diogunaren Erreinua zabalduko baita lur ta itsasotara,
anai-arreba maite ta maitaleren bat bizi den txoko bazterrengotaraino.
Gure ogia, anai, arreba, bedi eguneko ogibero bigu

Urtezahar hondarrean

Bart, mus saioa astear zenean, eztarria goxatzeko keimadatxoa prestatzen geniarduela, orduantxe atera genizkion, uxualaren xir-xirra bixitzen zihoan bitartean, patxaran kontu hainbat gure ermanoari baserritarrari.

Basaranak garbittu eta ongi prestatzea omen du lehen eginbeharra. Guk basotik ta menditik ekarri orduko, zabal-zabal ongi para eta, bertatik hasten omen da, elorri hostotxoak kentzen, basaran gehienek dakarten txortentxoa ere kendu eta fuera…

Anisak edo uxualak nola bilatuko dik bestela, basaranaren mamitara jotzeko bidea?… Txortenak, ttikienak ere, aparte, fuera, zakarrontzira denak!! Ta segi garbitzen, txorikaka txuri ttikienak ere tentuz garbitu, hegazti handiagotxoen ximaur eta mokotazoak ere kendu, edo basaran dainatua apartatu