Urtezahar hondarrean

Bart, mus saioa astear zenean, eztarria goxatzeko keimadatxoa prestatzen geniarduela, orduantxe atera genizkion, uxualaren xir-xirra bixitzen zihoan bitartean, patxaran kontu hainbat gure ermanoari baserritarrari.

Basaranak garbittu eta ongi prestatzea omen du lehen eginbeharra. Guk basotik ta menditik ekarri orduko, zabal-zabal ongi para eta, bertatik hasten omen da, elorri hostotxoak kentzen, basaran gehienek dakarten txortentxoa ere kendu eta fuera…

Anisak edo uxualak nola bilatuko dik bestela, basaranaren mamitara jotzeko bidea?… Txortenak, ttikienak ere, aparte, fuera, zakarrontzira denak!! Ta segi garbitzen, txorikaka txuri ttikienak ere tentuz garbitu, hegazti handiagotxoen ximaur eta mokotazoak ere kendu, edo basaran dainatua apartatu

2 thoughts on “Urtezahar hondarrean

  1. Bi kontuk kezkatzen naitek, bik batez ere. Baserritarrari galdetzekoak dituk honakook: eraginik badu Ilargi Andereak patxaranak biltzeko unean. Alegia, noiz da hobe, ilgoran, ilberan…?

    Bigarrena, beharbada ulertu ez dudalako, Ilargiaren zein alditan botilaratu behar duk?

    Prestaketari dagokionez ezagutu ditiat botilarat, patxaran ale eta anisarekin baterat muxika puska

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude