Ittoko zela baten bat

Hala uste nuen nik, eta halaxe beste pare batek ere, hango kafesne jario, eztul, kontrako eztarritiko norabideen gainezka, doministiku, kafe mantxak nonahi, eztulari buelta ezin emanik, barrealgaren artean

One thought on “Ittoko zela baten bat

  1. Ez zekiat nahita idatzi duan, baina “BBK eta beste “Kutxetakoak” nola izen batean lotu zebiltzala” esaldia erran duanean, baserritarraren xelebrekeriari jarraipena eman diok. Izan ere, Baztanen aditua diat (eta berriki Mariano Izeta handiaren hiztegian sendetsia) “kutxeta” hitza, alegia, kutxeta goilarea duk. Beraz, ez zebilean oker ermanoetan den alaiena “kutxaraz” galde egin dizuenean.

    Txepetxaren belaunkatiluari erreparatzeko gauza ez garenok, hobe diagu, udaberriaren hasiera jakiteko, zuberotarren eleaz ohartzea: “bedatsea”, hots, bedar (belar) hastea.

    Noizko Arantzazun National Geographic-en kamerak horko gosari ttikiak zuzenean emaiteko? Denok aunitz ikasiko genikek.

    Egon bizkor eta pozkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude