Ohore hiri, Jose Luis!

14 gaur urtarrilak. Ilbeltza bere erdira iristean bete duk hire eginbeharra eta ibilaldia. Pozik gogoratzen haugu eta, halaxe, pozik egingo diguk konpainia gure bidean, aurrerantzean ere, euskaldun jator batek bere betebeharra nola osabete duen, ez dugulako berehalakoan ahaztuko.

Hire irrika ilusio ta gurariak, alde batetik argitzerabidean bazihoazen ere, eta krisialdiak galgatu ditzakeen arren, edonork zekusak oilaritea (hire legun Bitorianoren hitz estimatuan) gero eta gertuago dugula.

Nik, Jose Luis, hire liburu pare baten apailatze eta azken igurtzien karian, duela 25en bat urte, gure artean, eta haurridetza lasai ta patxadakoan, igaro hituen, eta genituen, hilabete pare haiek ditiat nire baitan gozokituak. Eskena hainbaten artetik, bi zetozkidak harrapaladan, gaurko hire despeida entzun ta jakin orduko: bata, eta pertsonalena, lehengo Seminarioko goiko terraza lasai haretan, goiko behatoki meteorologikorantz abiatzen nintzeneko, hire txakur leial zintzo ondradu haren begirada

13 thoughts on “Ohore hiri, Jose Luis!

  1. Handiena joan zaiguk. Gogoan zeukaat Arantzazun idatzi zuen Euskal Fonologia. Gogoan ere haren Euskal Gramatika, ikasle ginelarik anitzetan kontsultatua. Gogoan zeuzkaat Peru Leartzako, Leturia, Elsa, Putzu, Exkixu… Haren idazki zorrotzak, haren jarduera tinko eta sendoa beti euskara eta haren Herriaren alde.

    Behin Iru

  2. Telesforo Monzon 1981; Piarres Lafitte 1985 an, Federiko Krutwig (Izen goitiz Eiko Sarrail de Ihartza, elkarren etsai diruditen Kaskoina eta Euskal Herria adiskidetu naibailuen… eta lortu du)Txilladegi (Alias Larresoro) 2011. Horiek dira nire ustetan, azken 50 urte haietan Euskal Herriak galdu dituen gizonetarik ospatsuenak, haien izenak hemen aipatzea luzeegi litzakelako beste asko ahantzi gabe.

  3. Berriako kazetari adiskideei: ezin ezaba daitezke halako iruzkin iraingarriak? Kontrako iritziak onargarriak dira, baita gogorrak direnean ere, baina ezin onets ditzakegu halako ergelkeria basatiak.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude