Hausterre ateazken

Garizuma sasoia. Argia argiago, eguna bi erpinetan luzatuz. Naturako biziak badaki: zozoa habigintzan abiatuberri da. Lurraren sustraiari indarra dario. Landareak sapabera sentitzen dira: egunez egun luzatzen dute bizimina eguzki ferekaz gozatuta. Suhangila petrileko eguzkitan luze ageri da.

Eta haziak lurpean? Azaroan hazi lurperatuek aspaldi ekin zioten, lurraren errai ilunetako umaldiari: ongarri laguntzaz, umiditatez ernalduta, erditik ireki ta lehertuz, zain xume luxaz liserituz, laster ditugu zuma goraka, zumaldi indartsuaren argirantz punttabegia jasorik.

Gure baserrietan ongarri preziatua genuen erreautsa, gurean surtautsa eta surteko hautsa zena. Amamak estimatua zuen, hala eguna burututa arrosarioa errezatuz bi oin ahituak barri

Irakurt-pitxi parea

Gaur arratsaldeko irakurt-pitxi parea. Joxe Mari Castillori aurkitu diot lehena, Jose Inazio Gonzalez Fausi, bigarrena.

Atzo bertan gogoratu ziguten, nola gure penintsulako biztanleen artean, 1.400 lagunek batzen eta gastatzen duten Espainiako ondasunen %80. Beraz, 43 milioi biztanleei dagokiena, gainerako sobrantea da; alegia, denon artean sortzen dugunaren %20. Sendi gutxi batzuen artean ondasun lotsagarritakoak pilatzen dituzte; beste sendi batzutan hiruzpalau soldata hilero. Eta beste asko, askotxo jada, urte osoan euro bakar bat jaso ezin dutenak

Esku haragizkoak, bai!

Makina bat lan egingo du makinatxo esku hotz artista langile delakoak. Baina, niri gure esku gizatiar bero besarkadale eta bosteko emaleetan pentsatuarazi dit. Eta eskerronez poztu naiz. KR 16 langilea, berehorretan hautsiko duenik ez da izango agian, baina baote daki bostekoa ematen? Zenbateko estutua emango luke? Edo kaixoka hasita, hobe haren bizkarreko tenplebakorik ez jasatea

Hori da lana, hori!

Albiste argitsu ta notiziatsutzat eman dute; argitalpen batzuetan aurrerapen handi ta nobedadezkotzat.

Robot langile bat asma bide dute germaniar asmaziozale zorrotzek, KR 16 izendatu dutena. Sebillan egin omen zituen aprobak eta nonbait aprobatu zioten bere karrera. 9 hilabeteren ondoan, erditze bide luzekoan jardun ostean, non eta Treverisko katedralaren ataurreko zabalgunetxoan erditu bide du eginbeharreko luzea: Zer izango eta, Biblia osoa kopiatuarazi diote KR 16 delako makina langile honi, antigualeko erara gainera, dena lumaz idatziaraziz. Iazko maiatzaren 5ean hasi eta, ez jan eta ez lo, 7 metroko kontenedore baten gainean prantatuta, denen bixtan. Teknikari talde bat egon da ixpetoretzan, ez failorik espero zutelako, baizik bestela

Kezkabideak

Haizearen umorea eskatzen nuen orain hurrengoan. Asteon bizitako lotsak eta ahalgeak galgatu nau, ezer idazteko gogo ta umorepunttua galtzeraino. Kezkatzekoa baita ondorengoei prestatu diegun mundubidea. Lotsatzekoa ere bai, harik eta lotsa, lotsahalmena eta ahalkekizuna galdu ez ba dugu