Hori da lana, hori!

Albiste argitsu ta notiziatsutzat eman dute; argitalpen batzuetan aurrerapen handi ta nobedadezkotzat.

Robot langile bat asma bide dute germaniar asmaziozale zorrotzek, KR 16 izendatu dutena. Sebillan egin omen zituen aprobak eta nonbait aprobatu zioten bere karrera. 9 hilabeteren ondoan, erditze bide luzekoan jardun ostean, non eta Treverisko katedralaren ataurreko zabalgunetxoan erditu bide du eginbeharreko luzea: Zer izango eta, Biblia osoa kopiatuarazi diote KR 16 delako makina langile honi, antigualeko erara gainera, dena lumaz idatziaraziz. Iazko maiatzaren 5ean hasi eta, ez jan eta ez lo, 7 metroko kontenedore baten gainean prantatuta, denen bixtan. Teknikari talde bat egon da ixpetoretzan, ez failorik espero zutelako, baizik bestela

One thought on “Hori da lana, hori!

  1. Zeinen ongi etorriko zitzaigukeen KR16 delako hori gure gazte garaian, maisu barik, boxeolari izatea mereziko zuketen faxista haiek, belarrondokoz mukuru jartzeaz gain, esaldi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude