Esku haragizkoak, bai!

Makina bat lan egingo du makinatxo esku hotz artista langile delakoak. Baina, niri gure esku gizatiar bero besarkadale eta bosteko emaleetan pentsatuarazi dit. Eta eskerronez poztu naiz. KR 16 langilea, berehorretan hautsiko duenik ez da izango agian, baina baote daki bostekoa ematen? Zenbateko estutua emango luke? Edo kaixoka hasita, hobe haren bizkarreko tenplebakorik ez jasatea

One thought on “Esku haragizkoak, bai!

  1. Eskuek gauzatzen ditiztek burmuinaren hausnarrik asko: musika jotzea, margotzea, zizelkatzea, idaztea.
    Eskuek maitasunaren hizkuntzan ere laguntzen gaitiztek: ferekak, xerak, laztanak, eskuen bitartez burutzen ditiagu.
    Makina batek lan onak egiten ditik, doike, baina nekez erantsiko ziok sentiberatasunik bere lanari; ez dik, demagun, Ganbara taldeak bezainbat sentimendu sentiaraziko partitura osoa matematikoki zurrun eta zehatz jo arren; egundaino ez dik islatuko margoen bidez, adibidez, Elviraren adierazkortasuna, kolore guztiak kopiaturik ere; Ulibarrenak bere eskulturei eman dien bizitasuna ezin eman ziok nehongo makinak; nekez irudika daitekek makina bat Patziku Perurenaren

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude