Irakurt-pitxi parea

Gaur arratsaldeko irakurt-pitxi parea. Joxe Mari Castillori aurkitu diot lehena, Jose Inazio Gonzalez Fausi, bigarrena.

Atzo bertan gogoratu ziguten, nola gure penintsulako biztanleen artean, 1.400 lagunek batzen eta gastatzen duten Espainiako ondasunen %80. Beraz, 43 milioi biztanleei dagokiena, gainerako sobrantea da; alegia, denon artean sortzen dugunaren %20. Sendi gutxi batzuen artean ondasun lotsagarritakoak pilatzen dituzte; beste sendi batzutan hiruzpalau soldata hilero. Eta beste asko, askotxo jada, urte osoan euro bakar bat jaso ezin dutenak

One thought on “Irakurt-pitxi parea

  1. Arrazoi duk, Pello. Ez zegok krisirik. Txirotasuna zegok batzuk izugarri aberastu direlako bertzeen bizkar. Gizarte honetako heroiak, ezdeusetik abiatuta den-dena erdietsi dutenak euren izerdiaren izerdiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude