Hausterre ateazken

Garizuma sasoia. Argia argiago, eguna bi erpinetan luzatuz. Naturako biziak badaki: zozoa habigintzan abiatuberri da. Lurraren sustraiari indarra dario. Landareak sapabera sentitzen dira: egunez egun luzatzen dute bizimina eguzki ferekaz gozatuta. Suhangila petrileko eguzkitan luze ageri da.

Eta haziak lurpean? Azaroan hazi lurperatuek aspaldi ekin zioten, lurraren errai ilunetako umaldiari: ongarri laguntzaz, umiditatez ernalduta, erditik ireki ta lehertuz, zain xume luxaz liserituz, laster ditugu zuma goraka, zumaldi indartsuaren argirantz punttabegia jasorik.

Gure baserrietan ongarri preziatua genuen erreautsa, gurean surtautsa eta surteko hautsa zena. Amamak estimatua zuen, hala eguna burututa arrosarioa errezatuz bi oin ahituak barri

3 thoughts on “Hausterre ateazken

  1. Txantrea, gaur 8 zarandila ikusi ditiat: 3 txiki antzekoak, eta hauetan bat isetsa moztuta gainera… borrokak hasita ote dituzten pentsatuta gelditu nauk. egia duk, bestalde, hor Nafarroan baino epeletanago gabiltzala: hemen Arantzazun, plazatik haruntzaxeago dagoen erloju-termometro horretan, atzo 15

  2. Gaur bezalako eguraldiak segituz gero, sarri azalduko dituk hemen denak, suhandilak, zarandilak eta sumendillek (halaxe Baztanen). Haizea hotz heldu duk, baina eguzkitan gozatzeko moduko eguna izan duk gaurkoa.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude