Pinpilinpaux-paux-paux

Txundituta. Aise pizten didate miresmena hegalari baldarxko dotore pinttadunek. Gaurko bikoteak pinttar gutxi zeraman: hori-horia bata, airosoena; xuria, poxi bat ajatuxea, nire irudiko, bestea.

Errepidean behera nindoan. Auto baten ziztuak begiak beldurtarazi, izutu ta ikaratxoa urdurikatu ere bai, aldamenean zziizt bizian igaro zaidanean. Haren aire zurrunbiloa izan da nonbait, malkartxoan gora biak errepideratu dituena. Xuria goi, horia behe ta pean, bikote bildu arrimatuan ziharduten hegada bixi urdurian pinpilin paux ta pauxka. Horrelakoetan ohi dudanez, eskumuturrari begiratu eta erlojuaren puntua hartu dut gogoan. Segi ta segi, eskumara bezala ezkerretara, goraxeago nahiz beheraxeago, errepideko zorua ikutzeraino inoiz

Greba huelgan

Ez zegoen grebatarako, goizeko zazpiretarako jo-ta-eman zebilen gure etxe atariko zozoa! Hura zen emana, hura! Bion artean, gustura, zein baino zein, letania polit batzuk, bariazio ta guzti, bota ditugu, goizeko aimaritakoa bailitzan. Ez zegoela grebatarako apuntatu dut. Hala baitio gure ermanotako batek:

Ze greba ta grebaondo. Greeb horrek ez al dizue eztarria extutzen ta mingain ardatza xutitzen? Igoalekoa duzue

Jainko oihartzunak

Arantzazuko trokarteotan, sarri ikusten duguna da, mutilgazte edo neskatxak, aurreko harkaitzei oihartzun eske. Halaxe gaur bertan gazte sorta bat. Jainko izenak barak sortzen duen oihartzun moetarekin akordatu naiz gero. Baditu bere zailtasunak Jainko oihartzunak, bai. Noski, badira oihartzundegi egoki gardenak, non eta soinuaren itzulia harik eta zoliago iristen zaizkizunak. Halatsu genuke Jainkoz bizi denaren begirada garbia eta solas mamitsu sakona.

Atzo aipa nuen Jose Mari Castilloren liburuxkaren -Hablar de Dios en Espa

Andra Mari martiko

Iaz jardun nuen egun honi erantsi ta itsatsi zaizkion dozena ta erdi atsotitzekin. Atzo genuen eguna: ordea, garizumako 5.igandea izanik, gaur ospatu dugu Jainkoaren gizakundearen adierazpena deritzan festa handia. Festa, bai, handia ta ederra. Izen hori, aldiz, ez dirudit batere argia. Jesus Nazaretekoaren hezurmamitzea, gizakioi hainbeste dioskuna, ez al dago gizakundearen adierazpena baino goxo ta egokiago adierazterik? Utz dezagun kontu hori aparte, distrazioa antzutuz.

Esan zuen Mircea Eliadek, 2.000 urte beharko genituela, hezurmamitze horretaz ondo jabetzeko. Eta hartan gabiltz

32 urte, bai

Hauxe martxoko dokumental ederra, ikusi beharrekoa, engaiatzen zaituena. Bertan dagerkigu Oscar Arnulfo Romeroren bidea, azken 3 urteetakoa batipat.

1977ko otsailean Oscar Arnulfo artzapezpiku izendatzean, kristau apal zapaldu haien elkarteek ez ziren batere poztu: betiko gotzaietakoa zirudien, aurreraka pausorik batetxo ere emango ez zuena. Baina ikusteko zegoen, laster batean emango zuen bihotz sakontze espeziala: hasierako ibilbide normaletik jauzi ta brinko zoli bat medio, El Salvador-eko pertsona diztiratsuena izango zena, behartsuen eta zapalduen artean, haien babesle ta jagole ikusiko zuten, atzerriko nazioetako begiraleek ere, behartsuen lagun eta giza eskubideen defendatzaile sutsu eta nagusiena ikusteraino.

Handik hilabetera, bere lagunmina zuen Rutilio Grande abadekidea, martxoaren 17an justu erail zutenean, Romero gotzaiaren erraietatik gora, Jesusen ebanjelio maitearen sugar geldiezina igo zen bihotzetik gorago, burmuinetako pentsakera guzia egosi eta beratzeraino. Rutilio izandu zen, Aguilares parrokiatik, laborari pobre behartsu zapalduen bizimolde duinaren alde biziki saiatu zena: horrexegatik erail zuten, XX mendeko gurutziltzatu berri

Gazigozoak gaur

Ez noa gaur munduko egun metereologikoaz molestatzera: jardun naiz behin eta berriz, bestela ere. Irakurt-pitxi gazigozoekin nator. Badute gazitik, badute gozotik. Atzokoak Kontzilioko hitzak bagenituen, hauek beste kontzilio ta kontziliabulo erabat ezberdinetakoak dira. Oraingo honetan ere, Zamoran alegia, baziren elizgizon franko, apaizak, abadeak, erligioso ta fraileak

Xabier artista!

Komunikabideetan gaztigatu bezala, atzo arratsean egin genuen gure Xabier Alvarez de Eulate artista eta anai frantziskotar handiaren hileta Erriberriko gure elizan. Bidenabar, esan dezadan, gure BERRIA egunkari honek argi asko eman zuela bere bizitzaren pasadizo nagusien ilada luzea, atzo, orrialde osoan. Han ageri zenez, arte bide berrietara irekia azaldu zen beti Xabier: Oteitza bere lagunak emaniko giharre eta kemen-bultzada guztiekin eskerroneko.

Estimatzeko anaia genuen fraileon artean. Bere umore zabal aberatsak miresten ninduen ni bereziki. Filosofia ikasten Erriberrin egindako 3 urteetan bezala, gero ere han igarotako nire astebeteko egonaldi banakakoetan bere bizitzeko ikuspegi hain ireki zabalak erakartzen ninduen bereziki.

Umore apartari buruz kontakizun eta pasadizo asko ditugu gure artean, bere bizitza luzean zehar gertatu edo eman direnetakoak. Nik biziki estimatzen ditudanen artean, bere ikasle garaian, festegun berezietan abestu behar zituzten euskal kantei, gerraosteko debekuak gainditu beharrez, hala asmatu zizkien erdal-hitz berexi ta barregarriak daude. Aurkitzen ditudanean gustura ekarriko ditut txoko honetara.

Bere ikuspegi zabal eta beti irekiaz, berriz, asko estimatu izan diot sermoia eratzeko bide argia; baita, ebanjelioko pasarteak emateko exegesia ere; nola ez, liturgia ulertzeko ta jasotzeko zuen irekitasuna; eta, bere margo-tailerrean ziharduen bitartean eta bere gelatxoan ere, Euskadi Irratia entzuteari ematen zion tarte oparoa. Sentitzen zuen gaztetan euskera ezin ikasi izana; baita, bere fraide ibilbideak ere hartan lagundu ez izana; eta Erriberriko urteetan, gramatikaz gainera, Eiko hainbat programa izan zituen gogoko eta lezio ederrenak, berak eskerronez sarritan aitortu zidanez. Xabier margolari hain ezagunaren baitan, apal asko baitziren ongi ornituak, bere frantziskotar bizitza ondrosoa betetzen ta edertzen lagundu ziotenak.

Gaur, bere errautsak Arantzazuko kanposantuan dagokion txokoan utzi ditugunean, hegoekialdetiko euria genuen, jario hain berezi segidoko berdindu horretan. Baina, arratseko 3etan hasi eta ordu ta erdiz, aspaldi ikusi ditugun elur maluta handi ta garbienak, tximeleta xuri zabalen pare, hor jausi dira bete-betean. Aire oso garbia zen orduan, euritakoa baino gardenagoa askozaz; aurtengo elur emanaldi oparoena, eta halere, ez du itsatsi, ordu ta erdiz mara-mara jardun duen arren

Goizeko 5

Udaberriari seinalatu dioten goizeko ordu puntuala omen. Hortik orduerdirako jo-eta-ke behar zuen birigarroak, eguneroko lehian ta jardunean. Atzo goizean, elur xuritan, maluta txikerren konpasean ziharduen etenbako doinulario zolian. Gaur, aldiz, bere mutua sumatu dut, pena eta guzti. Gaurko goiz-punttak, mendi lainoxka batzuk gorabehera, ez zuen atzoko gordintasunik, haizea ere ez baitzen batetxo nabarmentzen. Zer ote zuen gure iratzargailu musikal dotore natural airosoak? Auskalo! Udaberriak berak erantzun ahalko digu…

Isiltzekotan ez zebilena gure lagun beltxa zen, moko horixkadun zozo lotsagabexka naturala. Beti goitik jardun behar du honek ere. Baina, badaki beheratzen, berari solasa emango dion txistufiiu erantzulea non ote dabilen