Goizeko 5

Udaberriari seinalatu dioten goizeko ordu puntuala omen. Hortik orduerdirako jo-eta-ke behar zuen birigarroak, eguneroko lehian ta jardunean. Atzo goizean, elur xuritan, maluta txikerren konpasean ziharduen etenbako doinulario zolian. Gaur, aldiz, bere mutua sumatu dut, pena eta guzti. Gaurko goiz-punttak, mendi lainoxka batzuk gorabehera, ez zuen atzoko gordintasunik, haizea ere ez baitzen batetxo nabarmentzen. Zer ote zuen gure iratzargailu musikal dotore natural airosoak? Auskalo! Udaberriak berak erantzun ahalko digu…

Isiltzekotan ez zebilena gure lagun beltxa zen, moko horixkadun zozo lotsagabexka naturala. Beti goitik jardun behar du honek ere. Baina, badaki beheratzen, berari solasa emango dion txistufiiu erantzulea non ote dabilen

One thought on “Goizeko 5

  1. Euskal Herria bere zabalean, zabala baita gure Euskal Herria, zeinen anitza den! Gure eskualdean ez dik elurrik egin eta haizea, gogorra izan ez den arren, nabari eta hotz heldu zuan.

    Xixareak badira euriaren igarle, bila hasiko nauk eta kausitzen ditudalarik, pozez mukuru, ihalozkatuko nauk ondoko euntze idortuetan arras bustitzen diren arte.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude