32 urte, bai

Hauxe martxoko dokumental ederra, ikusi beharrekoa, engaiatzen zaituena. Bertan dagerkigu Oscar Arnulfo Romeroren bidea, azken 3 urteetakoa batipat.

1977ko otsailean Oscar Arnulfo artzapezpiku izendatzean, kristau apal zapaldu haien elkarteek ez ziren batere poztu: betiko gotzaietakoa zirudien, aurreraka pausorik batetxo ere emango ez zuena. Baina ikusteko zegoen, laster batean emango zuen bihotz sakontze espeziala: hasierako ibilbide normaletik jauzi ta brinko zoli bat medio, El Salvador-eko pertsona diztiratsuena izango zena, behartsuen eta zapalduen artean, haien babesle ta jagole ikusiko zuten, atzerriko nazioetako begiraleek ere, behartsuen lagun eta giza eskubideen defendatzaile sutsu eta nagusiena ikusteraino.

Handik hilabetera, bere lagunmina zuen Rutilio Grande abadekidea, martxoaren 17an justu erail zutenean, Romero gotzaiaren erraietatik gora, Jesusen ebanjelio maitearen sugar geldiezina igo zen bihotzetik gorago, burmuinetako pentsakera guzia egosi eta beratzeraino. Rutilio izandu zen, Aguilares parrokiatik, laborari pobre behartsu zapalduen bizimolde duinaren alde biziki saiatu zena: horrexegatik erail zuten, XX mendeko gurutziltzatu berri

3 thoughts on “32 urte, bai

  1. Txiroen alde egin zian. Berak zuen toki gorena baliatu nahi izan zian giza eskubideak bermatzeko. Jakintzatik boterearen beso armatukoei zuzendu zitzaien jorratu behar zuten bidea zein zen azaldu nahian. Irakatsi zioten ildoari eutsi zioan hil zuten arte.
    Duela 32 urte erail zitean. On lukek jakitea nork ordaindu duen hilketa harengatik.
    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude