Andra Mari martiko

Iaz jardun nuen egun honi erantsi ta itsatsi zaizkion dozena ta erdi atsotitzekin. Atzo genuen eguna: ordea, garizumako 5.igandea izanik, gaur ospatu dugu Jainkoaren gizakundearen adierazpena deritzan festa handia. Festa, bai, handia ta ederra. Izen hori, aldiz, ez dirudit batere argia. Jesus Nazaretekoaren hezurmamitzea, gizakioi hainbeste dioskuna, ez al dago gizakundearen adierazpena baino goxo ta egokiago adierazterik? Utz dezagun kontu hori aparte, distrazioa antzutuz.

Esan zuen Mircea Eliadek, 2.000 urte beharko genituela, hezurmamitze horretaz ondo jabetzeko. Eta hartan gabiltz

One thought on “Andra Mari martiko

  1. Agian idazle teorialari honek eman dik liskar zein borroka erlijiosoak iraungitzeko aterabidea. Hobe liketek goi mailako agintari erlijiosoek orain artekoa uztea eta ideia berritzaileoi bidea erraztea. Fedegabeek nahiz fededunek eskertuko lieketek. Kontu gaiztook gorpu gehiegi utzi ditek.

    Egon bizkor.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude